124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Hasierako onespena, aurrekontuko aldaketei

Ribaforadako Udalak, aurtengo abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2000ko aurrekontu arrunteko aldaketa espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluaren arabera, honako espediente hau aurrekontu gisa tramitatu eta onetsi behar da, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Beraz, Foru Lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Ribaforadan, bi milako irailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0008536