124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N D R I T Z

Herrilur baten desafektazioa

Orondrizko Kontzejuak, 2000ko abuztuaren 27an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:

1.-Orondrizko Kontzejuaren herrilurretako 1.583 metro karraturen desafektazioa onestea. Lur hori Larrezar alderdian dago, Udalaren Katastroko 15. poligonoko 607 eta 455. lurzatien ondoan.

2.-Lur hori trukatuko da larraineko 22,50 metro karraturekin (15. poligonoa, 6. lurzatia) eta bideko 260,00 metro karraturekin (15. poligonoa, 634. lurzatia), Udal Katastroaren arabera, Alejandra Erro Errea andrearen jabetzakoak.

Orondritzen, bi milako irailaren hamabian. Alkatea, Miguel Urrutia Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0008535