III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Aldaketa, Udalaren Hirigintza Gerentziaren egungo plantilla organikoan
Iruñeko Udalak, 2000ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki da:
1. Iruñeko Udalak, 1998-11-27an egin osoko bilkuran, onetsitako plantilla organikoan aldaketa sartzea, honako hau:
1.1. Bitarteko langileek bete beharreko zuzendaritzako eta burutzako lanpostuak, Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak libreki izendatu eta kentzekoak eta erabateko dedikaziokoak direnak, honako hauek direla adieraztea:
-Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
-Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.
-Hirigintzako Planeamendurako Zerbitzuko burua.
-Hirigintzako Kudeaketarako Zerbitzuko burua.
1.2. "Plan Orokorra Berrikusteko Bulegoko zuzendaria" izenaren ordez, "Hirigintzako Planeamendu eta Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria" sortzea.
1.3. "Zuzendari teknikoa" izeneko lanpostua amortizatzea.
1.4. Hirigintzako Planeamendu eta Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria" izeneko lanpostuari dagozkion lansariak Iruñeko Udalaren Alorreko zuzendarienak izanen dira.
1.5. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari eta Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren Zerbitzuko zuzendariari dagozkien lansariak Iruñeko Udalaren Alorretako idazkari teknikoenak izanen dira.
1.6. Hirigintzako Planeamendu Zerbitzuko buruari eta Hirigintzako Kudeaketa Zerbitzuko buruari dagozkien lansaria A mailakoek jasotzen dutena izanen da, gehi %20, lanpostuko osagarri gisa."
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik aitzina.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.
Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0008533