124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

H.A.P.O.ren aldaketa, U.I.XV unitatean, UCC-2 ("Crédito Navarro" eraikina). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2000ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

"Ikusirik Iruñeko H.A.P.O.ren aldaketarako agiria, Guillermo Garbisu Buesa jaunak, Inversora Vilayotros, S.L. ordezkatuz, tramitatzeko aurkeztu duena eta Udalaren Hirigintza Gerentziak 2000-07-21ean eman txostenarekin bat, espedientean baitago, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko H.A.P.O.ren aldaketa, XV unitate integratuan, U.C.C.2 (Ahumada dukea, 1-Espoz y Mina, 2).

2. Agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.3 artikuluan aipatu txostenak egin ditzan.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarriz."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0008532