III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
H.A.P.O.ren aldaketa, Hirigintzako Arautegi Orokorreko 115. artikuluan (Tabacaleraren eraikina). Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2000ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:
"Ikusirik Hiri Ondarearen Inbentarioko aldaketa partzialerako agiria, Iruñeko H.A.P.O.ren Hirigintzako Arautegi Orokorreko 151. artikuluari dagokiona, Udalaren Zerbitzu Teknikoek prestatua, harekin bat erabaki da:
1. Hasiera batez onestea delako agiria, eta Sanduzelai etorbidean dagoen "Tabacaleraren eraikina" Ingugune aldetik babestu beharreko eraikinen (III. maila) zerrendatik kentzea, delako zerrenda Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Hirigintzako Arautegi Orokorreko 151. artikuluko 2.4 idatz-zatian agertzen baita. Halaber, eraikin hori VI. unitate integratuaren U.O."E"ren H.A.P.O.ko aldaketarako agiriaren testu babestaile arau-emailetik, 91-12-11n onetsi baitzen, kentzea.
2. Agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.3 artikuluan aipatu txostenak egin ditzan.
3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarriz."
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.
Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0008531