124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko BEPBko B-1 unitateko S-4 eta S-5 lurzatien urbanizazioa egiteko hitzarmena

Iruñeko Udalak, 2000ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik, erabaki da:

1. Joaquín Eugui López jaunarekin, "Antonio Erro y Eugui, S.A." ordezkatzen baitu, Sanduzelaiko BEPBko B-1 unitateko S-4 eta S-5 lurzatien urbanizazioa egiteko hitzarmena sinatzea. Hura espedientean dago eta erabaki honen zati banaezina da.

2. Antonio Erro y Eugui, S.A.rendako 2.543.289 pezeta baimendu eta xedatzea (B.E.Z. kanpo), horixe baita obreen aurrekontua. Gastu hori Hirigintzako Udal Gerentziaren egungo aurrekontuko 3043222601010 UI.6-Sanduzelai kontusailaren kontura ordainduko da".

3. Agiria jendaurrean paratzea hamabost egunetan, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0008530