III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A S O A I N
Hasierako onespena xehetasun azterlanari, A.S.etako UE-10 exekuzio unitatean
Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2000ko irailaren 18an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Barasoaingo A.E.etako UE-10 exekuzio unitatearen xeheatasun azterlana, Fernando del Moral Janin jaunak eta beste batzuek sustatua eta César Vidaurreta Escalera eta Francisco Javier Sánchez Escalera jaun arkitektoek prestatua.
Jendaurreko epea ireki da, hamabost egunekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek epe horretan egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientea interesatuen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, astearteetan ez, goizeko hamaiketatik eguerdiko hamabi eta erdiak arte.
Barasoainen, bi milako irailaren hemezortzian. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.
Iragarkiaren kodea: A0008522