124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Hasierako onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari. 9/2000 espedientea

Eguesibarko Udalak, irailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ekitaldi honetako aurrekontuko aldaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluak 202.ari buruz xedatutakoa betez, eta herritarrek eta interesa dutenek aukera izan dezaten bai espedientea aztertzeko bai egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egiteko, horretarako hamabost egun balioduneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Delako epean erreklamaziorik egin ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Eguesen, bi milako irailaren hamaikan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0008480