I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
FORU AGINDUA, 1999ko apirilaren 19koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Nafarroa" Jatorrizko Izendapenak babesturiko ardoen etiketetan ardotarako mahatsondo barietate biren izena jartzeko baimena ematen duena.
Ikusirik "Nafarroa" Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arau-emaileak egin duen eskaera, babesturiko ardoen etiketetan, bai eta behar diren erregistro eta gainerako agiri ofizialetan, ardotarako mahatsondo barietate biren izena jartzeko baimena emateari buruzkoa,
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari aldez aurretik kontsultak eginik, abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin bat eta
Ikusirik Nekazaritzako Elikagai Industrien Zerbitzuaren txostena,
AGINDU DUT:
1. "Nafarroa" Jatorrizko Izendapenari baimena ematea bere Erregelamentuan onarturik dauden ardotarako mahatsondo barietate biren izenak erabiltzeko, hala babesturiko ardoen etiketetan nola erregistro eta beharrezkoak diren gainerako dokumentu ofizialetan, uztailaren 24ko 2392/89 (EEE) Erregelamenduaren 14. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusiriko baldintzak batetzen badira, beti ere.
2. Foru Agindu hau igortzea "Nafarroa" Jatorrizko Izendapenera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitatezko Izendapenen Zuzendariordetza Nagusira, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentrora, Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Elikagai Industrien Zerbitzura.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hemeretzian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9906135