III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S C A N T E
Kontratuaren adjudikazioa
Cascanteko Udalak, 2000ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, aho batez ondoko erabaki hau hartu zuen:
1. EIN, S.L./Blasco y Arellano, S.A.L.i adjudikatzea Cascanteko Udal Plana prestatzeko kontratua, aurkeztu duten eskaintzaren arabera eta hamaika milioi zortziehun eta berrogeita sei mila bostehun (11.846.500) pezetako prezioan, BEZa barne.
2. Erabaki hau lizitatzaileei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Cascanten, bi milako irailaren zortzian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.
Iragarkiaren kodea: a0008474