124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Behin betiko onespena, Udaleko 2000. urterako aurrekontuko aldaketari

Udal honek, 2000ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko ondoko aldaketa:

"Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea 2000. urterako aurrekontu orokor eta bakarreko ondoko aldaketa hau (kreditua sortzea):

1 1110 23301 kontusaila. Bestelako kalteordainak: 1.030.000 pezeta.

Kreditu hori sortzea, ondoko kontusailetan kreditoa deusezteagatiko bajarekin finantzatuko da:

1 1210 14101. Bestelako ordainsariak: 1.000.000 pezeta.

1 1110 23300. Udalbatzakideen gastuak: 30.000 pezeta."

Indarra duen legeriak aurreikusten duen jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan denez, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik geratu da.

Berriozarren, bi milako irailaren hamabian. Alkate udalburua, José Manuel Goldaracena Goñi.

Iragarkiaren kodea: a0008472