124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Deialdia, Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuko animatzaile soziokultural lanpostu bat, epe mugatuko lan-kontratuarekin eta lanaldi partzialean, betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuko animatzaile soziokultural lanpostu bat, epe mugatuko lan kontratuarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Lanpostua lan kontratuaren bidez beteko da, aldi baterako eta lanaldi erdian, hasiera batez urtebeterako, eta hilabeteko probaldia egonen da.

1.3. Lanpostuak C mailari dagozkion lansariak izanen ditu, unean uneko lanaldi motari dagokion proportzioan.

1.4. Kontratazioa lanaldi partzialerako eginen da, hau da, ordu jakin batzuetarako, betiere beharren arabera, eta agintaritzak edo erakunde eskudunak noiznahi aldatu ahalko du lanaldi hori, unean uneko beharrei begira. Lanaldiaren araubidea, hortaz, zerbitzuaren beharretara moldatuko da. Nahitaez bere kabuz egin beharko ditu harat-honatak, eta horretarako jaso eginen ditu Nafarroako Gobernuak ezarrita dituen kilometrajeko ordainsariak, Tafalla Eskualdeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren egoitza nagusia abiapuntutzat hartuta.

1.5. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Zuzendaritzapean, izendatukoari ondoko eginkizunak dagozkio:

-Elkartegintzaren sustatzaile eta eragile izatea.

-Boluntariotzaren sustatzaile eta eragile izatea.

-Hirugarren Adinekoendako programa komunitarioak.

-Emakumearendako programa komunitarioak.

-Eskatzen ahal zaion beste edozein eginkizun, bere mailari badagokio.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdira onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea eta Espainiako edo Europako Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea izatea.

b) Batxilergo titulua edo L.H.ko Bigarren Mailakoa, bederen, izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana.

e) B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena, bederen, izatea, baita ibilgailua ere, lanpostuaren eginkizunetarako beharrezkoa denean.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honetan aurreikusitako epean eta moduan frogatu beharko ditu betebehar horiek. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituela ulertuko da eta hautapen prozeduran zehar haien jabe izan beharko du izendapena bitarte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu bata bitarte.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskineko ereduari lotu beharko zaizkio, eta ondoren zehazten diren agiriekin batera aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetako 2.1.b) atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo jatorrizkoa kopiarekin batera, konpultsatu ahal izateko.

b) Curriculum vitae-a eta lehiaketarako baremoaren irizpideei jarraikiz baloratzen ahal diren merezimendu guztien egiaztagiriak. Epaimahaiak ez ditu kontuan hartuko jatorrizkoaren bidez edo fotokopia konpultsatuaren bidez egiaztatzen ez diren merezimenduak.

c) B1 gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Baztertutako izangaiek, hamar egun balioduneko epea izanen dute, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak egin edo, hala bada, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik, eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria.-Epaimahaia

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: M. Rosa Celaya andrea, Tafalla Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Batasuneko burua.

Ordezkoa: mahaiburuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Amanda Acedo Suberbiola andrea, Tafallako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: mahaikideak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Elena Algarra Cerdán andrea, Tafallako Udaleko gizarte langilea.

Ordezkoa: mahaikideak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Institutuko teknikaria.

Mahaikidea: Tafallako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Tafallako Udaleko langileen ordezkaria.

Idazkaria: Lourdes Galdeano Lánder andrea, Tafallako Udaleko gizarte graduatua.

Ordezkoa: idazkariak izendatu beharrekoa.

Epaimahaia ezin izanen da eratu ezta jardun ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Epaimahaiak aholkulari adituak ekar ditzake, proba guzietarako edo bakar batzuetarako. Aholkulari horiek bere espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horien gainean bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen auziak oro.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa hasteko eta egiteko modua

6.1. Lehiaketaldia nola eginen

Lehenengo eta behin, epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu, deialdi honetan jasotako baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak eskabideak aurkeztearekin batera alegatu eta agiri bidez egiaztatu beharko dituzte izangaiek. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutakoak aurkeztu beharko dira, bestela ez baitira kontuan hartuko. Merezimenduen baremoaren balorazioan, gehienez ere 9 puntu eskuratu daitezke.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere alegatu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik kontuan hartu.

Epaimahaiak Udalaren iragarki oholean argitaratuko ditu izangaiek merezimenduen lehiaketaldian lortzen dituzten puntuazioak.

6.2. Oposizioaldia nola eginen.

6.2.1. Lehen ariketa

Teorikoa: III. eranskineko gaiei buruzko zenbait galdera labur idatziz erantzutea.

Ariketa honetan, gehienez ere, 15 puntu lor daitezke, eta bazteturik geldituko dira 8 puntura iristen ez diren izangaiak.

6.2.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.

Deialdiko lanpostuari dagozkion ezagupenak eta trebetasunak baloratuko dira ariketa honetan, epaimahaiak proposaturiko kasu praktiko bat idatziz argituz. Ariketa honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke eta bazterturik geldituko dira 10 puntura iristen ez diren izangaiak.

6.2.3. Hirugarren ariketa. Proba psikoteknikoak.

INAPeko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak prestatuko dituen proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiek lanpostuarekiko duten gaitasuna eta egokitzapena baloratzeko, Udalarentzat zerbitzu ona bermatzearren. Atal honetan, gehienez ere, 10 puntu lor daitezke eta bazterturik geldituko dira 5 puntura iristen ez diren izangaiak.

6.2.4. Elkarrizketa.

Aitzineko probak gainditu eta baztertuak izan ez diren izangaiek epaimahaikoekin elkarrizketa egin beharko dute banaka.

Gehieneko puntuazioa: 5 puntu. Elkarrizketa ez da baztergarria izanen.

6.3. Deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Baztertuko dira bertaratzen ez diren izangaiak

6.4. Azken balorazioa

Atal guztietako puntuak batu ondotik puntuaziorik handiena lortzen duen izangaia hautatuko da.

7. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda osatuko du, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatua, eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaia aldi baterako kontratatzeko proposamena eginen dio Alkatetzari.

7.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri edo banakako jakinarazpena jaso eta hogeita hamar egun naturaleko epean, izangai proposatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1.-N.A.N.ren fotokopia.

2.-Eskaturiko tituluraren fotokopia konpultsatua edo jatorrizko agiria.

3.-Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaituta edo gabetuta ez dagoela eta administrazio publikoen zerbitzutik bereizi ez dela adierazten duen zinpeko aitorpena.

4.-Osasun egiaztagiria, karguaren eginkizunak ongi betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

7.3. Epearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbesteko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira.

Hori gertatuz gero, izangaien zerrendan hurrengo datorrenak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

8. oinarria.-Errekurtsoak

Deialdi honen kontra, eta haren oinarri eta aplikazio egintzen kontra, ondorengo errekurtsoetako bat jarri ahalko da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko Epaitegiari zuzendua, erabakia argitaratu edo errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina bi hilabeteko epean, aldez aurretik egintza burutu duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakiak jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, errekurritutako erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-abizenak: , adinez nagusia,

N.A.N. zenbakia:

Jaioteguna:

Jaioterria: (..........)

Helbidea: ............, kalea. ......................, zk.: ...., posta kodea: ......, telefonoa: ..........

Honako hau azaltzen dut:

Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuko animatzaile soziokultural lanpostu bat, epe mugatuko lan kontratuarekin eta lanaldi partzialean (lanaldi erdia), betetzeko deialdian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabidea onartu eta hortaz, Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuko animatzaile soziokultural lanpostu bat, epe mugatuko lan kontratuarekin eta lanaldi partzialean, betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Tafallan, 2000ko ..........aren .......(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Tafallako Udaleko alkate udalburua

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimenduen baremoko puntuazioa: gehienez ere 9 puntu.

Prestakuntza

a) Psikologiako edo Pedagogiako lizentziatuaren titulua edo Gizarte Laneko edo Magisteritzako diplomatuarena: 2 puntu.

b) Aisialdirako monitoreendako ikastaroa: puntu bat.

c) Gaiarekin zerikusia duten bestelako ikastaroak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: gehienez ere puntu bat.

Laneko esperientzia

a) Enpresa publikoetan, taldekako animazio lanpostuetan lan-kontratuarekin egindako lanak, deialdian eskatutako kualikifikazio berbera eskatu bazen: 0,2 puntu hilabeteko eta gehienez ere, 3,00 puntu.

b) Alor pribatuan, kontratu bidez taldekako animazioan izandako esperientzia: 0,05 puntu hilabeteko eta gehienez ere, 1,50 puntu.

c) Boluntario lanetan, taldekako animazioan izandako esperientzia, epaimahaiak baloratu beharrekoa: gehienez ere 0,50 puntu.

III. ERANSKINA

1.-Udalerria. Kontzeptu eta elementuak. Ideia orokorra.

2.-Udal administrazioa. Udalaren organoak.

3.-Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoa.

4.-Tafallako biztanleria. Adin piramidea eta ezaugarriak. Tafallako gizarte antolaketa eta hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte baliabideak.

5.-Nafarroako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak. Programen sailkapena. Helburuak eta eginkizunak.

6.-Taldekako lana gizarte zerbitzuan. Profesionalen eginkizunak eta profilak.

7.-Animatzaile soziokulturala: jarduketa eremuak Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetan.

8.-Animatzaile soziokulturalaren trebetasun sozialak eta atentzioko teknikak taldekako gizarte-lanean.

9.-Komunitatea: komunitatea eta haren dimentsio funtzional eta operatiboa. Gizartearen komunitatearekiko esku-harmena.

10.-Taldea: kontzeptua. Dimentsio funtzionala eta eragilea. Taldearen aldiak.

11.-Boluntariotza komunitatean.

12.-Taldekako laneko lanabesak: eginkizunak eta lanaren antolaketa: plangintza eta ebaluazioa.

13.-Elkarteak komunitatean: elkare motak. Aldiak eta funtzionamendua. Komunitateko eta administrazioko elkarteen arteko harremanak.

14.-Programa komunitarioak herrien garapenari lotuak.

Iragarkiaren kodea: A0008429