I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betetzearren eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko iraialaren 27ko 14,00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Empresas Exportadores, ANAEX" lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Jesús Irurre eta Ignacio Galañena jaunak.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, bi milako urriaren bian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0009155