124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

351/2000 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Agoizko "Mariano García" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, irakasten dituen instrumentu espezialitateen kopurua handitzeko.

José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Agoizko Udaleko alkate-udalburu eta "Mariano García" Musika Eskolako titularrak, eskaera egin du instrumentu espezialitateen kopurua handitzeko baimena eman diezaioten eskolari. Eskaera dela-eta irekitako espedientea ikusirik, kontuan hartu behar da horrek gaur egun duen baimena aldatu beharra ekarriko lukeela, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluari jarraituz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Foru Dekretu horrek oinarrizko arauak ematen ditu, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen 39.5 artikuluan ezarritako ikasketak, hots, balio akademikoko titulu bat lortzeko xedea ez dutenak, irakatsiko dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sortze eta funtzionamendurako.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik.

AGINDU DUT:

1. Agoizko "Mariano García" Musika Eskola 2000/2001 ikasturtearen hasieratik aurrera perkusioko ikasketak emateko baimentzea. Horren ondorioz aldatu egin da orain duen baimena, irakasten dituen instrumentu espezialitateen kopurua handitzeko, ikasketen oinarrizko eskaintzako instrumentuen esparruan (421/1992 Foru Dekretuaren 9.1. artikulua).

2. Agoizko "Mariano García" Musika Eskolan hemendik aurrera izanen diren instrumentu espezialitateak hauek dira: akordeoia, klarinetea, gaita, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.

3. Eskolak baimenduta dituen ikasketetan edozein aldaketa egiteko (gehitzea edo kentzea), Departamentu honen baimena beharko da, aipaturiko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Baimen hau baliorik gabe utzi ahalko da, aipaturiko Foru Dekretuko 31. artikuluan ageri diren kasuetan.

5. Ohartarazten da Foru Agindu honetan baimendutako ikasketen sostengu ekonomikoa entitate titularraren esku egonen dela, 421/1992 Foru Dektetuaren 20. artikuluari jarraikiz.

6. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Foru Agindu hau igortzea aipatu eskolako titularrari; Zerbitzuak Ikuskatu eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi milako urriaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0009108