I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
482/2000 EBAZPENA, irailaren 27koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, Iruñeko San Pedroko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako administrazio klausula partikularren plegua onesten duena. Gehienezko gastua 15.000.000 pezetakoa.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iruñeko San Pedroko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako.
-Xedea: Iruñeko San Pedroko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzea.
-Aurrekontua: 15.000.000 pezetakoa. Lehiatzaileek bidezkotzat jotzen duten hobekuntza proposatzen ahalko dute.
-Kontratazio mota: lehiaketa irekia.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña) edo Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo k., z.g., Iruña).
-Agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12), proposamenak aurkezteko epea amaitu eta laugarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.
Lehiaketa arautuko duten administrazio klausulen eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12).
Iruñean, bi milako irailaren hogeita zazpian.-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: A0009204