I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
124/2000 EBAZPENA, 2000ko irailaren 22koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariak emana, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako 30 metroko autoponpa automatiko bat lehiaketa bidez erosteko baimena ematen duena, laurogeita hamar milioi (90.000.000) pezetatan.
Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren Partzuergoak lizitaziorako dei egin du Partzuergoko Zerbitzurako 30 metroko autoponpa automatiko bat erosteko, baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Zerbitzurako 30 metroko autoponpa automatiko bat.
-Esleitzeko prozedura: irekia.
-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
-Izapidaketa: arrunta.
-Lizitazio prezioa: 90.000.000 pezeta.
-Behin-behineko bermea: 1.800.000 pezeta.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.
-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoaren Erregistro Orokorrean, Aralar kaleko 1ean, 31002 Iruñean, 2000ko azaroaren 16a arte.
-Proposamen teknikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Aralarko Suhiltzaileen parkeko lokaletan, Iruñeko Aralar kaleko 1ean, 2000ko azaroaren 23ko 12:00etan; egun hori balioduna ez bada hurrengo egun baliodunean irekiko dira.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Aralarko Suhiltzaileen parkeko lokaletan; geroago jakinaraziko zaizkie lehiatzaileei eguna eta orduak.
-Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena aztergai daude, lehiatzaileen eskura, Aralar kaleko 1eko Suhiltzaileen parkean. Proposamen teknikoaren eta ekonomikoaren ereduak oinarrien pleguan ageri dira.
Iruñean, bi milako irailaren lauan.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakaria, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: A0009203