I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
318/2000 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.
Toki Administrazioko kontseilariak abuztuaren 2an emandako 258/1999 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeeko prozedurari. Bestetik, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
1999ko irailaren 24an 15 egunez luzatu zen epea, proiektua Zubietako Udalaren esku egon zedin.
Epe horiek iraganik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 22ko 387/2000 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatu proiektua, aurkeztutako alegazioak Ebazpen horren azalpen zatian ageri den bezala ebatzita.
Lanak egitea garrantzizkoa eta presakoa da, proiektua Ituren, Elgorriaga, Doneztebe eta Sunbillako udalerriei ur hornidurarako egokiak diren azpiegiturak eman behar zaizkielako.
Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, justifikatutzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hogeita bostean egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Goi presioko horniduraren bigarren fasea (Mendaur konponbidea)" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektu horri dagokion desjabetzapen prozeduraren izapideak eginen ditu, erabat ebatzi arte.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0009071