I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2000ko irailaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako behargin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, deialdiko 6.2. idatz-zatia aldatu eta oposizioaldiko ariketa egiteko eguna finkatzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko maiatzaren 2an eman Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako behargin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2000ko maiatzaren 31ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Zuzendaritza Nagusi honek 2000ko abuztuaren 7an eman eta 2000ko irailaren 6ko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Ebazpenaren bidez, onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, Antonio Jiménez González jaunak aurkezturiko erreklamazioa ezin baita onetsi, izan ere, ez du betetzen deialdiko 2.1.c) idatz-zatian eskatutako baldintza; bidezko da, halaber, oposizioaldiko ariketa egiteko eguna finkatzea.
Bidezko da, orobat, deialdiko 6.2. idatz-zatia aldatzea eta Langileri Batzordeak hautaturiko kideak aditzera ematea.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako behargin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
2. Deialdiko 6.2 idatz-zatia aldatzea, oposizio-lehiaketa 2000ko urrian hasiko baita.
Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak honako hauek dira: Andrés Sola Buesa jauna, mahaikide titular gisa, eta Juan José Ayesa López jauna, ordezko mahaikide gisa.
3. Adieraztea oposizioaldiko ariketa 2000ko urriaren 26an, ostegunarekin, goizeko 09:00etan egin beharko dela, Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzuan, hots, Nafarroako Gobernuko Ibilgailu parkean, Zaragozako etorbideko 1. kilometroan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda
-Igoera txanda
Onartuak:
CERVANTES SAN MARTIN, FERNANDO
Baztertuak:
2.1.c) idatz-zatian eskatutako baldintza ez betetzeagatik:
JIMENEZ GONZALEZ, ANTONIO
Iragarkiaren kodea: A0009066