I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
238/2000 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasun kontseilariak emana, 150/1998 Foru Agindua aldatzen duena. 150/1998 Foru Aginduak, Osasun kontseilariak urriaren 8an emanak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimendu lehiaketa bidezko Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zuen.
Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 150/1998 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimendu lehiaketa bidezko Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.
Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, hots, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen zuena, irailaren 25eko 319/2000 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2000-2001 urteetan izanen dituzten lan baldintzei buruz sinatutako Itunean erabakitakoa bete dadin. Itun horretan kendu egin zen lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko zerbitzualdi bat bukatua izan beharra, halaxe baitzegoen Osasunbideko lanpostuak betetzeko Erregelamenduan eta Osasunbidearen beraren araudian.
Beraz, bidezko da aldaketa horretara egokitzea urriaren 8ko 150/1998 Foru Agindua, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimendu lehiaketa bidezko Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zuena.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.-Aldatu egiten dira urriaren 8ko Foru Aginduaren eranskineko 3. puntua eta 8. puntuaren 3. atala, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimendu lehiaketa bidezko Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren sistema arautzeko prozedurari dagozkion bi puntu horiek. Aldaketak eginik, puntuak honela geldituko dira:
"3. Izangaien beharkizunak.
3.1. Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren prozesuan onartuak izateko, izangaiek, eskabidea aurkezteko epea amaitzen denerako, beharkizun hauek bete beharko dituzte:
a) Plantillako langile finko izatea, deialdian adierazitako lanpostuari dagokion maila eta taldean sailkatua.
b) Deialdian adierazitako lanpostuan aritzeko izendatua izatea, E maila edo taldeko langileendako izan ezik.
c) Deialdian zehazten diren gaineko beharkizunak betetzea.
8.3. Lanpostua onartzen duen izangaia bertan hasiko da lanean Zuzendaritzak hala adierazten dionean eta, betiere, Aldez Aurreko Barne Egokitzapenaren prozesurako hurrengo deialdia baino lehen".
AZKEN XEDAPENA
Lehenbizikoa.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako irailaren hogeita bederatzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.
Iragarkiaren kodea: A0009015