118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko irailaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan osasun arloko goi mailako tituludun (mediku) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2000ko irailaren 11n emaniko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan osasun arloko goi mailako tituludun (mediku) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

1.-Xedea.

1.1. Aditzera ematen da lan osasun arloko goi mailako tituludun (mediku) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak plantillako 4628 zenbakia du Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalari atxikirik dago.

Deialdi honetako lanpostuaren eginkizunak honakoak dira funtsean: langileen osasuna behatu eta kontrolatzea, Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelameduak ezarritakoari jarraikiz, zeina urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

2.-Lanpostuak gehitzea.

Deialdi honetako lanpostuaz gain, beste batzuk ere betetzen ahal dira, hau da, epaimahaiak lehiakideen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeran, deialdia egin duen organora igortzen duen egunean hutsik daudenak.

3.-Aplikatu beharreko arautegia.

Lehiaketa hau lanpostu hutsei dagokien mailako langileei dago irekita, baldin eta langile horiek lanpostu ezberdinetan ari badira. Horregatik, hurrengoek arautuko dute lehiaketa: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikuluak, Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduko 10. artikuluak bai eta aplikatu beharreko gainerako artikuluek, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an eman 130/1998 Foru Aginduak eta deialdiko oinarriek.

4.-Betebeharrak.

Legearekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte, bai eta bete ere lehiaketa prozedura guztian zehar, jabetza hartu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Medikuntza eta kirurgiako lizentziatu titulua izatea eta titulu hori -eta ez besterik- beharrezko duen lanpostu baterako izendatua izatea.

d) Laneko medikuntza edo enpresako medikuntza espezialitateko titulua izatea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute, baldin eta deialdian eskatu baldintzak betetzen badituzte.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere aldatuko lekualdatze lehiaketan parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa, eta, beraz, eskubide pasiboei eta osasun laguntzari dagokienez, araubide bera izaten jarraituko dute.

Aurrekotik kanpo gelditzen dira Estatuko Administrazioak Foru Komunitateari transferitutako funtzionarioak; horiek MUFACEn daude afiliaturik eta, beraz, Estatuko klase pasiboen araubidearen pean. Funtzionario horiek, deialdi honetako lanpostua lortuz gero, aipatutako araubidea utzi eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartuko dira.

5.-Lansariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko ditu.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal irekian egin beharko da, eskabidean zigilua eta aurkezpen eguna ezartzeko zertifikatu baino lehen.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Eskabidearekin batera, 4.d) puntuan ezarritako baldintza betetzen dela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dira.

c) Halaber, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

d) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko; ohartaraziko da baztertuek, hurrengo bost egun naturalen barrenean, erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du; aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoan eta horiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

8.-Epaimahaiaren osaketa.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Araceli Esandi Santesteban andrea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Lan Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Nieves Sagüés Sarasa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko burua.

-Mahaikideak:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

2. Marta Fernández Lana andrea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua, zeina, gainera, idazkari arituko baita.

-Ordezkoa: Susana Montilla Larriqueta andrea, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikia.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta, biharamunetik, bost egun izanen ditu epaimahaiak osatzeko.

Mahaikideek ezin hartuko dute parte prozeduran, eta halaxe jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari, baldin eta administrazio prozedurari buruzko arauek prozeduran parte ez hartzeko ezarritako arrazoiren bat gertatzen bada. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahal dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaiak gehiengoaz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak: 35 puntu, gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: 25 puntu, gehienez ere.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira, izangaiak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duenean.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.

c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez ere.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat luzatuko du lehiakide bakoitzari buruz; lehiatzailea lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko du txostenak. Zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzako.

d) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez: 25 puntu, gehienez ere.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horretan, halaber, merezimenduei buruzko alderdiak aztertu ahalko dira, eta merezimendu horiek eta lanpostuaren ezaugarriak bat datozen.

Proba hori baztergarria izanen da, eta gutxienez ere 12,50 behar dira gainditzeko.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa eta lehiaketako gainerako ataletan lortutakoa batu eginen dira, haietariko bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Lehiaketako atalak baloratu ondoren, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, erreklamazioak ebatzi ondoren, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko ditu behin betiko kalifikazioak; halaber, deialdia egin duen organoari igorriko dio 10. oinarrian aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, haietariko bakoitzak lehiketako ataletan guztira lorturiko puntuazioa adierazita; azkenik, izendapen proposamena eginen du puntu gehien izan dituen izangaiaren alde, eta proposamen horretan sartuko ditu, hala behar bada, deialdiko 2. oinarrian ezarritako lanpostuen gehitzearen ondorioz sartu beharreko izangaiak.

Berdinketarik bada lehiakideek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdintasunak badirau, lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez eginiko proba praktikoan nork izan dituen puntu gehien, haren alde eginen da.

11.-Lanpostu hutsak aukeratzea.

Lehiatzaileek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako deia eginen du.

Lehiakideek, ez badute lanposturik aukeratzen, non eta behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuren bat ez bada, lehiaketako lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bidez, izengaiei dagozkien lanpostuak esleituko dizkie, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Izangaiek esleitu zaien lanpostuaren jabetza hartu beharko dute Ebazpena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barnean, eta behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuak salbu, lanpostua hartzen ez duten lehiakideek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horrelakorik gertatuz gero, lanpostu hutsak deialdiko 10. oinarrian aipatzen den zerrendan agertzen diren lehiakideekin beteko dira.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita horren oinarri eta egintzen aurka ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, ................. izateko lanpostu....., lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko, zeina .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen.

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak:

Non eta noiz jaioa:

N.A.N.: .................

Helbidea:

Etxeko telefonoa: ...................... Lantokiko telefonoa:

2.-Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua: ..............

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

Lan kontratudun finkoa

Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona).

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Maila edo taldea: .......

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.

Iruñean, ......(e)ko ...............aren ......(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, medikuntza eta kirurgiako lizentziatu maila/talde eta tituluko lanpostuetan: 1,50 puntu urte bakoitzeko

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, medikuntza eta kirurgiako lizentziatu maila/talde eta tituluko lanpostuetan: 1,12 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, arestikoak ez beste lanpostuetan: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, arestikoak ez beste lanpostuetan: 0,30 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako egunei dagokien puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi ez osoz emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak, betiere, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa, eta bestelako merezimenduak.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekitaldietan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 10 puntu.

Oharrak

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekitaldien ikastordu zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez deneko ziurtagiriak kreditu batekoak bailiran baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen deneko ziurtagiriak 12 kreditukoak bailiran baloratuko dira.

4. Puntuazio berarekin puntuatuko da, nolanahi ere, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere administrazioak agindurik edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza ekitaldietan parte hartzea; horien artean sartzen dira, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, bekak edo sariak jaso dituzten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere. Epaimahaiak, horiek baloratzeko, kontuan hartuko ditu lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den, eta biltzarra edo aldizkariaren esparrua, hau da, tokian tokikoa, eskualdekoa, Espainiako edo nazioartekoa den.

3) Sektore publikoko prestakuntza ekitaldiak antolatu edo horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, 2 puntu. Epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharko ditu.

4) Deialdian eskaturikoa ez beste titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu, gehienez ere.

5) Doktore gradua edo lizentziaturakoa, hala bada, deialdian eskatzen denaz gain: gehienez ere, 2 puntu.

6) Bestelako merezimenduak: hizkuntzak, sektore pribatuko lanak, bekak, heziketa egonaldiak, bai eta kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan izaniko parte hartzea: gehienez ere, 4 puntu. Epaimahaiak baloratu beharko ditu.

b) atal osorako oharrak.

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusirik duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honen barruan.

2. b) atal honetako gehieneko putuazioa, gehienez ere, 25 puntukoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: A0008506