118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Famili langile izateko lanpostu bat, lanaldi partzialean eta oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia. Akats zuzenketa

Aipatu deialdian akats bat atzeman denez, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

6.1. puntua, lehiaketaldiko a) idatz-zatia: "Esperientzia" izenekoa, honelaxe geldituko da:

a) Esperientzia: famili langile aritzeagatik, 5 puntu lanaldi osoan aritutako urte bakoitzagatik eta kontratuaren iraupenaren eta lanaldiaren araberako proportzioan.

Irurtzunen bi milako irailaren hamabostean. Mankomunitateko burua, Juana Gallego López.

Iragarkiaren kodea: A0008713