118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Mendillorriko Haur Eskolaren proiektua prestatzeko

Alkatearen 2000ko irailaren 8ko ebazpenaren bidez, lehiaketarako deia egin da Mendillorriko Haur Eskolaren proiektuaren prestakuntza lanak kontratatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Iruñeko Mendillorri auzoko Haur Eskola egiteko proiektua prestatzea.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Aurrekontua: 12.000.000 pezeta. Argibide gisa, 72.121,45 euro.

Proiektua prestatzeko epea: proiektua proposamenean adierazitako epean aurkeztuko da, edo bestela, beranduenez ere, 120 egun naturaleko epean, esleipena jakinarazten denetik hasita. Beste epe bat ezarri da gehienez ere 60 egun naturalekoa, datuak hartu eta oinarrizko proiektua prestatzeko, hau da, 1. faseko lanak egiteko.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: jendaurreko ekitaldian, eta lehiaketaren berri ematen duen iragarkian zehaztuko dira eguna, ordua eta tokia.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lehiatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra Bulegoan (Merkatu kalea, 11-3.a).

Iruñean, bi milako irailaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

ESKABIDE EREDUA

Izena:

N.A.N. zenbakia:

Bizilekua:

Helbidea:

(Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako):

Nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz:

Helbidea: ........................ I.F.Z.:

Telefono zk.: .................... Fax zk.:

Mendillorriko Haur Eskolaren proiektua prestatzeko laguntza teknikoaren kontratua esleitzeko baldintzen plegua ezagutzen dut, eta hitz ematen dut lanak oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, ......... (letraz) ....... pezetatan eta, gehienez ere, ...... (letraz) ......... egun naturaletan, 1. faserako epea ...... (letraz) egun naturalekoa izanik. Udalak lantaldea kontratatu nahi badu obra zuzendaritza egiteko, hitz ematen dut lan hori ............ (letraz) pezetaren truke beteko dudala.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0008624