118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

316/1999 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, José Raúl Goñi Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakiak xedatzen duenez atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hemezortzian eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

José Raúl Goñi Rodríguez, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi milako irailaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0008689