118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Hasierako onespena, hirigintzako kontserbazio entitatearen estatutuei

Oltza Zendeako Udaleko jarduneko alkateak ebazpena eman zuen, haren xedapen zatiak honela baitio:

Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea Arazuri-Orkoien industrialdearen hirigintzako kontserbazio entitatearen estatutuak.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean paratzea hamabost eguneko epean, iragarkiak argitaratuz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo prentsan, nahi duenak hura aztertu eta alegazioak aurkez ditzan.

Hirugarrena.-Ebazpen hau interesatuei igortzea eta haren berri ematea Udalbatzaren osoko bilkurari, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioetarako.

Oltza Zendean, bi milako abuztuaren hogeita bederatzian. Jarduneko alkatea, Joaquín Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: a0008095