118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

315/2000 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, José Raúl Goñi Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Prozedura Berezien Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzeko izendapena indarrik gabe uzten ahal du erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hemezortzian eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Raúl Goñi Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Prozedura Berezien Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi milako irailaren hemezortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0008688