118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S T E R A I N

2000ko aurrekontu arruntaren onespena

Kontzeju honek, 2000ko maiatzaren 12an egin bilkuran eta legeak agindutako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunetan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, onespena behin betikotzat joko da.

Asterainen, bi milako maiatzaren hamazazpian. Kontzejuburua, Pedro Jesús Aizpún Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0007786