118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Hasierako onespena 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko transferentzia positiboak sortzeko espedienteari

Erroibarko Udalak, 2000ko abuztuaren 3an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko transferentzia positiboak sortzeko espedientea. Hona hemen laburpena:

Aurrekontuko aldaketak

Kontusaila: 1 441 62103. Izena: Esnozko depositua. Zenbatekoa: 1.440.864 pezeta.

Aldaketak, guztira: 1.440.864 pezeta.

Finantzazio iturriak

Kontusaila: 1 432 601. Izena: Ureta eta Puente zolatzeko lanak. Zenbatekoa: 1.440.864 pezeta.

Finantzazio iturriak, guztira: 1.440.864 pezeta.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0 pezeta.

Finantzazio iturriak, guztira: 1.440.864 pezeta.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz egin da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan Udal idazkaritzan, epe horretan nahi duenak hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik egiten ez bada, espedientea behin betikoz onetsia dagoela ulertuko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Erron, bi milako abuztuaren zortzian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0007766