118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ALLOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2000ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Batzar Nagusiak, 2000ko ekainaren 21ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea.

Dokumentazioa Deikazteluko eta Alloko Udalen Idazkaritzetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, herritarrek eta interesa dutenek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Allon, bi milako ekainaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Yolanda Macua.

Iragarkiaren kodea: A0007763