118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontu aurruntari

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarreak, 2000ko otsailaren 8an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2000. urteko aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRUSARRERAK:

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 800.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 23.101.800 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 991.920 pezeta.

Dirusarrerak: 24.893.720 pezeta.

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 20.354.608 pezeta.

2.-Ondasunak eta zerbitzu arruntak erostea: 4.539.112 pezeta.

Gastuak, guztira: 24.893.720 pezeta.

Espedientea jendaurrean egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan interesa dutenek hura aztertu eta/edo egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aipatu epea inolako erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, aurrekontu horiek behin betikoz onetsita daudela ulertuko da.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Irurtzunen, bi milako uztailaren hogeita hamaikan. Mankomunitateko burua, Juana Gallego López.

Iragarkiaren kodea: A0007743