118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea

Behin betiko onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari

Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitatearen Batzarreak, 2000ko ekainaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez onetsi ere, 2000ko aurrekontuko aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen 15 egunetan, 2000ko uztailaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, eta haren kontra inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu da 2000ko aurrekontuko aldaketa, honako hau:

GASTUAK:

442 6231.-Sorgailu handiak biltzeko inbertsioak. Kreditua handitu egiten da 15.000.000tik 21.000.000ra.

DIRUSARRERAK:

Aurrekontua onetsi zeneko soberakinaren kargura.

Azkoienen, bi milako abuztuaren zazpian. Mankomunitateko burua, Santos Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: A0007742