118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/03/28an emandako 1.695 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4682 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Eustaquio Ruano Revuelta jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (18661/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.695 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4682 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eustaquio Ruano Revuelta jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (18661/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu- probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Gauza da ahaleginak egin zirela lehenengo eta behin Posta zerbitzuaren ebazpen proposamenaren jakinarazpenak egitearen ondoreetarako alegazioen idazkian interesatuak berak ezarri zuen helbidean (Iruñeko Eskiroz kalea, 22-9.a A); azken finean egoitza hori ezezaguntzat jo zen eta ebazpen proposamen hori eta horren emaitzako zehapen ebazpena Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren (1998ko abenduaren 2ko 144. zenbakikoa eta 1999ko otsailaren 26ko 25. zenbakikoa, hurrenez hurren), eta baita Iruñeko udaleko ediktuen oholtzan ere, tramitea betez alegia. Jakin dakigu ediktuen bidez egiten diren jakinarazpenak salbuespenak direla; jakinarazpenak egiteko sistema hori kasu bakarrean da bidezkoa, jakinarazpena egiteko ahaleginak egin ondoren ezinezkoa izan denean, edo, kasu honetan gertatu den bezala, interesatuaren helbidea ez denean ezagutzen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikulua).

Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Ondore horretarako, gogorarazi behar da hemen zehapen ebazpen horren aurka, nahi bada, birjarpenezko errekurtsoa jar daitekeela Alkatetza horretan, edo administrazioarekiko auzibide errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan.

Bestetik, iraungita dago Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluan xedatuta dagoen borondatezko sarrera egiteko epea eta, beraz, esan behar da premiamenduzko bidez egiten den isunaren ordainarazpena eta premiamenduagatik aplikatzen den %20ko gainzamaren ezarpena erabat datozela Zuzenbidean ezarri denarekin bat (adierazi den erregelamenduaren 98. eta 100. artikuluak), eta gauza bera berandutzagatiko korrituei dagokienean (arau horren 98. eta 109. artikuluak). Beste alde batetik, esan behar da ez dela antzeman zehapenaren iraungipenik egon denik (zehapenak, irmoak direnetik, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, urte batean iraungitzen dira), edota ez dago ordainketa geroratzeko emakidarik edo bestelako akatsik, eta, Auzitegiak ofizioz kontuan hartu behar duenik, Horregatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (18661/98 zenbakidun espedientea). Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-28an emandako 1.686 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka Jesús Soria Gambra jaunak aurkeztu duen gora jotzeko 99-4837 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (2788/96 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"1.686 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4837 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Soria Gambra jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (2788/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu- probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999ko Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Oraingo honetan premiamenduzko probidentzia 1999ko abuztuaren 23an bere egoitzan jakinarazi zitzaion interesatuari, eta gora jotzeko errekurtsoa urte horretako irailaren 24an jarri zen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea bukatuta zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/05/16an emandako 2.696 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6567 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Alegría Tellechea jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (22947/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.696 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6567 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Alegría Tellechea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (22947/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu- prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen ebazpena Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Lege erregulatzailearen 59.4. artikuluan ezarri den eran jakinarazi da. Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin.

Bestalde, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluari eutsiz; izan ere, artikulu horrek dioenez, "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira (...)". Hori dela eta, hauxe gogorazi behar da: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Ondore horretarako, Nafarroako Udal Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (martxoaren 2ko 2/1999 Foru Legearen bidez aldarazi denak), zergak ez diren herri zuzenbideko sarrera horietarako lau urteko preskripzioa ezarri du 1999ko uztailaren 1etik hasita (5 urte egun hori baino lehenago), eta hori lege horren 18.1.a) artikuluan ezarri den kasuetan eteten da.

Auzitegi honek maiz adierazi du (aintzat hartu izan baitu, are ofizioz, preskripzioaren institutu juridikoa) trafikoko isunen ondoriozko zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentzia urtebeteko epean eman behar dela, zehapena irmo bihurtzen den egunetik zenbaturik. Baina, behin premiamendu-probidentzia eman ondoren, arestian aipatu ditugun manuen arabera, uste dugu Administrazioak lau urteko epea duela ordainarazpena burutzeko.

Beraz, interesatuak azaldu dituen arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako premiamenduzko probidentziaren aurkakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/05/18an emandako 2.706 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6569 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alicia Alvarez Gómez andreak jarritakoa, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (25486/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.706 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6569 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alicia Alvarez Gómez andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (25486/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka jarri zen; probidentzia horren bidez, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat nahitaez ordainarazi nahi zen. Isuna Alkatetzak ezarri zuen, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik probidentziak deusezta zitezela erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozeduran egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, erregelamendu horren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek bakarrik izan daitezke: a) iraungipena b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo haren arauzko jakinarazpenik ez egitea c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) ordainarazteko emandako agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu- prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat ere ez da gertatu. Zehapen ebazpena Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Lege erregulatzailearen 59.4. artikuluan ezarri den eran jakinarazi da. Egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, beraz, betegarria da Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isunak ordainarazpenaren bidetik eskatzea bat dator Zuzenbidearekin.

Bestalde, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluari eutsiz; izan ere, artikulu horrek dioenez, "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira (...)". Hori dela eta, hauxe gogorazi behar da: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Ondore horretarako, Nafarroako Udal Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (martxoaren 2ko 2/1999 Foru Legearen bidez aldarazi denak), zergak ez diren herri zuzenbideko sarrera horietarako lau urteko preskripzioa ezarri du 1999ko uztailaren 1etik hasita (5 urte egun hori baino lehenago), eta hori lege horren 18.1.a) artikuluan ezarri den kasuetan eteten da.

Auzitegi honek maiz adierazi du (aintzat hartu izan baitu, are ofizioz, preskripzioaren institutu juridikoa) trafikoko isunen ondoriozko zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentzia urtebeteko epean eman behar dela, zehapena irmo bihurtzen den egunetik zenbaturik. Baina, behin premiamendu-probidentzia eman ondoren, arestian aipatu ditugun manuen arabera, uste dugu Administrazioak lau urteko epea duela ordainarazpena burutzeko.

Beraz, interesatuak azaldu dituen arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako premiamenduzko probidentziaren aurkakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/06/21ean emandako 3.242 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Raúl Azpilicueta Urra jaunak jarri du zirkulazioko arauak hausteagatik aipatzen ez den udal erakunde batek eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka (1045/00 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"3.242 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Raúl Azpilicueta Urra jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik aipatzen ez den udal erakunde batek eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka (1045/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Raúl Azpilicueta Urra jaunak, 2000ko maiatzaren 2an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik aipatzen ez den udal erakunde batek eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka (1045/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 2000ko maiatzaren 8an eman eta urte eta hil horretako 11n jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 2000ko maiatzaren 8ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. M.ª Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 99/04/20an emandako 4.964 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 97-1853 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Carlos Calvo Iriarte jaunak jarri zuen, Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen ebazpen zehatzailearen aurka (20383/96 udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.964 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz MartÖnez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen zehapen-ebazpenaren (20383/96 zenbakiko udal espedientea) aurka Carlos Calvo Iriarte jaunak jarri zuen 1.853/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri duen isunaren aurka jarri da. Isun hori arau-haustearen ondorioz instruitutako zehapen-espedientean ezarri da.

2. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ezarri zaion zehapena deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Alkatetzak espedientea igorri du eta txostena erantsi du; txosten horretan errekurtsoa ezesteko arrazoiak azaldu ditu eta ezespena eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Salatutako egitatea ebazpenean azaltzen diren manuen kontrako arau-haustea da, eta errekurtsogileak kontrako frogarik aurkeztu ez duenez, egitate hori egiazkotzat eta frogatutzat eman behar da, BSLren 76. artikuluan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.-Zehapen-prozedurari dagokionez, Udalak errekurtso honetan aurkeztu duen espedientea azterturik ondorioztatu denez, prozedura bat dator BSLren 73. artikuluko eta hurrengoetako manuekin, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloko zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamenduarekin (berau 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta administrazio prozedurari buruz 30/1992 Legean dauden arau orokorrekin; bestalde, prozeduran behin ere ez da gertatu defentsa gabeziarik.

Hirugarrena.-Azkenik, arau-haustearen nolakoa eta inguruabarrak ikusirik, Auzitegi honek uste du bai arau- haustearen kalifikazioa eta bai isunaren zenbatekoa eta gradua zuzenak direla eta bat datozela BSLren 65, 67 eta 69. artikuluetako xedapenekin. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen arauak hausteagatik ezarritako isunaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. M.ª Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00/04/04an emandako 1.936 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5833 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Valentín Urriza Ramos jaunak jarri du betearazpidezko bidetik egin den eskabideari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka.

"1.936 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5833 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Valentín Urriza Ramos jaunak jarri du errekurtso hori, betearazpidezko bidetik egin den eskabideari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Valentín Urriza Ramos jaunak, 1999ko urriaren 22an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen betearazpidezko bidetik egin den eskabideari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko azaroaren 10ean eman eta urte eta hil horretako 23an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko azaroaren 10eko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-05-19an emandako 2.725 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (29754/98 zenbakiko udal espedientea) David Ancil Marín jaunak jarri zuen 00-0856 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Horren jakinarazpena ediktua 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"2.725 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 00-0856 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. David Ancil Marín jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (29754/98 zenbakiko udal espedientea). Horren jakinarazpena ediktua 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. David Ancil Marín jaunak, Auzitegian 2000ko otsailaren 4an sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (29754/98 zenbakiko udal espedientea). Horren jakinarazpena ediktua 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz egin zen.

2. Auzitegi honek 2000ko martxoaren 1ean eman zuen eta urte eta hil bereko 2an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren

gainerako guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela David Ancil Marín jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an eman zuen bahitura-probidentziaren aurkakoa (29754/98 zenbakiko udal espedientea duena); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. M.ª Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-08an emandako 1.129 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-0176 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Iñigo Orella Santamaría jaunak, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzako Garabi Zerbitzuak, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion, egindako tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.129 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-0176 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñigo Orella Santamaría jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiak ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iñigo Orella Santamaría jaunak, 1998ko abenduaren 15ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen udal garabiak ibilgailua kentzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka.

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren, zeinek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Araudiaren II. Kapituluari idazkera berria eman baitio, Nafarroako toki erakundeen egintzen eta erabakien aurkapenari dagokionez, 11. artikuluan ezarri dena. Horregatik, 1999ko urtarrilaren 20an eman eta 1999ko martxoaren 31n jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko urtarrilaren 20ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-23an emandako 828 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (35997/98 zenbakiko udal espedientea) María Pilar Urteaga Ameztoy andreak jarri zuen 99/6344 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"828 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99/6344 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Pilar Urteaga Ameztoy andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (35997/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. María Pilar Urteaga Ameztoy andreak, Auzitegian 1999ko azaroaren 25ean sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (35997/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 1999ko abenduaren 9an eman zuen eta urte eta hil bereko 10ean jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.

3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela María Pilar Urteaga Ameztoy andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurkakoa (35997/98 zenbakiko udal espedientea duena); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M.ª Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik zenbaturik.

Iruñean, bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A0006472