118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

585/2000 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako XIV. Kirol Jokoetarako deia egin eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak onesten dituena.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio kirol sustapenaren eta aisialdiaren erabilera egokiaren arloan.

Urtarrilaren 24ko 335/86 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuen transferentzia egin zen Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitzen zaizkion eginkizunetako bat, espreski aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuak, bere lehenbiziko artikuluan, hauxe ezartzen du: Erakunde Autonomoak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babesaren pean, Nafarroako Gobernuari dagozkion kirol eta gazteri arloko eskumenak gauzatuko ditu, estatutuek berek ezartzen duten irispidearekin.

Hauexek dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eginkizunetako batzuk:

a) Kirola eta jarduera fisikoa bultzatu eta sustatzea, beren mota guztietan, Nafarroako gizarte osoarentzat. Ahalmen horiek Institutuaren estatutuak garatzen ditu: kirol jarduera orokorrean sustatu, koordinatu, lagundu eta antolatzea.

b) Federazio eta Entitateekin batera lan egitea kirola garatzeko. Nafarroako Kirol Federazioei, elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak direnei, administrazio arloko eginkizun publikoak esleitu zaizkie, eta onartuak dituzte beren eginkizunen artean, maiatzaren 19ko 189/1992 Foru Dekretuaren bidez, bakoitzari dagokion kirol mota bultzatu eta garatzeari buruzkoak, baita Nafarroa mailako lehiaketa ofizialen antolaketa ere.

Azaldutakoak kontuan harturik, bidezko da Nafarroako XIV. Kirol Jokoetarako deia egin eta joko horiek arautzeko irizpide orokorrak finkatzea, Foru Komunitatearen esparruan bilduz eta bateratuz lehiaketa ofizial gisa joko horietan sarturiko jarduera eta kirolak, haurren, kadeteen eta gazteen kategorietan, eskolatik kanpoko aldian. Aurreko edizioetan halaxe egin da, eta finkaturik dago dagoeneko. Bertan, egiten dena kirola denez gero, Kirol Federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.

Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriaren Departamentuari dagokio, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren bidez, Nafarroako Kirol Federazioekin eta Toki Entitateekin batera.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak eta jokoetan parte hartzen duten Kirol Federazioek sinatu beharreko akordioen testua onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Gobernu Batzordeak ezartzen ahal duen erregulazioa deusetan ukatu gabe, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako XIV. Kirol Jokoen deialdia eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak onestea, ebazpen honi erantsitako eranskinean azaldu bezala, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Nafarroako Kirol Federazioekin batera antolaketarako sinatu beharreko akordioen testua onestea.

3. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Atalari, Kirol Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirol Federazio interesatuei, haien bulego teknikoei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hamabostean.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

ERANSKINA

1.-Helburuak

A.-Nafarroako ume guztiei, haur eta kadete mailetan, kirola egiteko bide ematea, eta kirolaren heziketa eta hezkuntza arloak ziurtatzea.

B.-Lehiaketa-kirolari laguntzea, eta kirolean etorkizuna izan lezaketen haurrak nabarmentzeko bidea ematea.

C.-Adin hauetan errotu gabeko kirol motak bultzatzea.

D.-Kadete mailatik gazte mailara pasatzean gaztetxoek kirola ez uztea.

2.-Eskueldekako banaketa

Nafarroako Kirol Jokoetako lehiaketa lurraldeari dagokionez antolatzeko, ondoko eskualde hauek ezarri dira, dagozkien kudeaketa bulegoekin batzuetan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren kudeaketa teknikariaren kargura.

-Iruñerria: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Antsoain, Aranguren, Barañain, Berriozar, Burlata, Ziritza, Zizur, Etxarri, Etxauri, Elortzibar, Eguesibar, Ezkabarte, Galar, Goñi, Uharte, Itza, Xulapain, Olaibar, Oltza, Olloibar, Orkoien, Iruña, Gares, Bidaurreta, Atarrabia eta Zabaltza.

Eskualdeko Bulegoa: Arrieta k, 25

NKJen bulegoa. Tel: 948 427845-31002 Iruña

-Erribera Beherea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Milagro, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Valtierra eta Villafranca.

Eskualdeko Bulegoa: San Marcial kalea, 25. Lestonac eraikina.

Tel.: 948 826362 - 31500 Tutera

-Erdialdeko Behealdea: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Adiotz, Añorbe, Artaxoa, Artazu, Barasoain, Beraskoain, Biurrun-Olkotz, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Zirauki, Eneritz, Garinoain, Girgillano, Larraga, Lerga, Legarda, Leotz, Mañeru, Melida, Mendigorria, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Obanos, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, Santakara, San Martin Unx, Tafalla, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Uxue, Untzue eta Uterga.

-Erdialdeko Mendebaldea: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allinibar, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Etaiu, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lanibar, Larragoa, Legaria, Lezaun, Lukin, Mendaza, Metauten, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexoa, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Sorlada, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri eta Zuñiga.

Eskualdeko Bulegoa: Lizarrako Udaletxea

Tel.: 948 548216 - 31200 Lizarra

-Erribera Erdialdea: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Andosilla, Azagra, Cárcar, Faltzes, Funes, Martzilla, Azkoien eta San Adrián.

Eskualdeko Bulegoa: Kultur Etxea. Corte kalea, 13.

Tel.: 948 750543 - 31350 Azkoien

-Baztan-Bidasoa: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Arantza, Arano, Areso, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Etxalar, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Ituren, Labaien, Leitza, Lesaka, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urdazubi, Urrotz, Bera, Igantzi, Zubieta eta Zugarramurdi.

Eskualdeko Bulegoa: Baztango Udaletxea.

Tel.: 948 581279 - 31700 Elizondo

-Sakana: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ziordia, Etxarri- Aranatz, Ergoiena, Uharte-Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Olazti, Urdiain eta Irurtzun.

Eskualdeko Bulegoa: Sakanerriko Mankomunitatea

Tel.: 948 464866 - 31830 Lakuntza

-Ultzama-Larraun: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Anue, Araitz, Atetz, Basaburua, Betelu, Imotz, Lantz, Larraun, Odieta eta Ultzama.

-Erdialdeko Goialdea: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Oibar, Agoitz, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Ibargoiti, Itzagaondoa, Xabier, Leatxe, Ledea, Lizoainibar, Longida, Irunberri, Elo, Petilla de Aragón, Errromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz (Hiria), Untziti eta Esa.

-Erribera Garaia: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Aguilar Kodeskoa, Aras, Armañanzas, Azuelo, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Genevilla, Lapoblación, Elizagorria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Marañón, Mendabia, Mirafuentes, Santsol, Sartaguda, Sesma, Torralba del Río, Torres del Río eta Viana.

-Pirinioak: Ondoko udalerri hauek osatuko dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Gazteluberri, Espartza, Erroibar, Esteribar, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Izaba, Itzaltzu, Jaurrieta, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Erronkari, Orreaga, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze eta Hiriberri.

3.-Kirolak

NKJen aurtengo ediziorako ondotik aipatzen diren kiroletarako deia egiten da:

3.1.-Motak

Urpeko jarduerak, Xakea, Atletismoa (Krosa eta Pista), Badmintona, Saskibaloia, Eskubaloia, Beisbola, Sofbola, Txirrindularitza, Neguko Kirolak, Futbola (Zelaikoa eta Aretokoa), Herri Kirolak, Zaldiketa (Equithlona, Horse-balla), Judoa eta A.K., Karatea, Igeriketa (Igeriketa eta Waterpoloa), Irristaketa (Abiadura, hockeya), Pilota (Esku-pilota, zesta-punta, erremontea), Rugbya, Taekwondoa, Tenisa, Mahaiko Tenisa eta Bela.

4.-Parte-hartzaileak - mailak

"NKJ" programa beherago adierazten diren mailetan sartzen diren kirolari guztiei begira eginda dago. Haien parte hartzea Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatutako kirol kluben bidez egingo da.

Orokorrean, ondorengo adinak ezarri dira mailen arabera:

-"H" haurrak: 87/88an jaioak

-"K" kadeteak: 85/86an jaioak

-"G" gazteak: 83/84an jaioak

-Igeriketa, irristaketa, karate, taekwondo eta belan mailak federazioek ezarritakoak eta NKJen "arau teknikoetan" agertzen direnak izanen dira.

Gazte maila (83-84an jaioak) gehitzen da Nafarroako Kirol Jokoen Programan, haurrek eta kadeteek dituzten baldintza berberetan, hauetan izan ezik:

-autobusetan egindako joan-etorriak.

-jokatzeko ordutegia.

-instalazioen kudeaketa.

-epaileak.

5.-Egutegiak

N.K.J.etan programatutako jarduerak 2000-2001 ikasturtean zehar burutuko dira, orokorrean. Arau gisa, horretarako aukeratutako eguna larunbat goiza izanen da, gazteen mailan izan ezik; salbuespen gisa eta joan-etorriengatiko gasturik gabe, beste egun edo ordutegi batean jokatu behar izanez gero, eskaera luzatuko zaio, aurretik, dagokion kirol federazioari, eta honek horren berri emanen dio N.K.J.en antolaketa batzordeari.

N.K.G.I.ak, antolaketa batzordearen bitartez, kirol bakoitzeko lehiaketa sistema onetsiko du, kirol federazioek proposaturik.

Urpeko jarduerak 10 egun proba aurretik - - 300 - otsaila-maiatza

Xakea (taldeka) Urriaren 6a arte 4-8 4 2.000 2.000 urria-maiatza

Xakea (banaka) - - - 300 - urria-maiatza

Atletismo (krosa) 2-16 azaroa - - 300 - abendua-otsaila

Atletismoa (pista) 1-23 otsaila - - 300 - martxoa-maiatza

Badmintona 10 egun proba aurretik - - 300 - urria-maiatza

Saskibaloia Urriaren 6a arte Haur-Kad (8-15) Gaz (8-12) 12 8.000 10.000 urria-maiatza

Eskubaloia Urriaren 6a arte 12-18 Haur 14 Kad eta Gaz.12 8.000 10.000 urria-maiatza

Beisbola irailaren 29a arte 12-18 12 5.000 5.000 urr.-azar. eta otsai.-maia.

Txirrindularitza 10 egun proba aurretik - - 300 - apirila-iraila

Futbola (aretokoa) urriaren 6a arte 7-15 12 8.000 10.000 urria-maiatza

Futbola (zelaikoa) Federazioaren arabera 16-25 16 - - urria-maiatza

Herri Kirolak otsailaren 15a arte 10-16 10 2.000 10.000 martxoa-maiatza

Hockey abenduaren 20a arte 5-15 10 2000 2000 urtarrila-martxoa

Judoa eta A.K. 10 egun proba aurretik - - 300 - otsaila-maiatza

Karatea 10 egun proba aurretik - - 300 - urria-maiatza

Igeriketa (A maila) 10 egun proba aurretik - - 300 - abendua-uztaila

Irristaketa urtarrila-otsaila - - 300 - otsaila-apirila

Pilota (eskuz binaka) urtarrila-otsaila - - 300 - urria-ekaina

Pilota (xistera) urtarrila-otsaila - - 300 - martxoa-ekaina

Pilota (erremontea) urtarrila-otsaila - - 300 - martxoa-apirila

Sofbola urriaren 6a arte 12-18 12 2.500 2.500 urria-maiatza

Taekwondoa urtarrilaren 18a arte - - 300 - otsaila-maiatza

Tenisa (A maila) urtarrilaren 10a arte Haur "A" 3-8 Kad "A" 4-8 - 2.500 5.000 urtarrila-maiatza

Mahaiko tenisa (taldeka) urriaren 18a arte 3-6 3 2.500 5.000 azaroa-maiatza

Mahaiko tenisa (banaka) 10 egun proba aurretik - - 300 - urria-maiatza

Bela 10 egun proba aurretik - - 300 - abuztua-iraila

Waterpoloa (A maila) azaroaren 26a arte 10 -18 10 (neska-mutilak) 2000 2.000 abendua-martxoa

Neguko kirolak 10 egun proba aurretik - - 300 - urtarrila-apirila

Zaldiketa 10 egun proba aurretik - - 300 - martxoa-maiatza

Horse balla otsailaren 1etik 16ra 6 4tik 6ra 2.000 2.000 martxoa-maiatza

Igeriketa (B maila) 10 egun proba aurretik 20 - 300 - abuztua

Rugbya urriaren 31 arte 15 9-12-15(S.A.) 8.000 10.000 urria-apirila

Tenisa (B maila) urtarrilaren 10a arte 4-8 - 2.500 5.000 urtarrila-maiatza

Waterpoloa (B maila) abuztuaren 28a arte 10 (neska-mutilak) 10 (neska-mutilak) 2.000 2.000 iraila

6.-Inskripzioak

N.K.J.ek inprimaki eta kartel bereziak dauzkate. Informazioa eta agiri guztiak paper edo kartel sail horren bidez eginen dira, edo federazio bakoitzak ezartzen duenaren bidez, baina beti ere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eta N.K.J.en anagramak agertu beharko dituzte.

.Iragartzeko kartelak

.Klubaren datuak

.Taldekideen edo jokalarien datuak

.Federazioen agiri ofizialak

.Komunikazio orokorrak

Inskripzioak inprimaki ofizialetan egin beharko dira nahitaez. Inprimaki horiek parte hartuko dutenen eskura egonen dira Nafarroako kirol federazioetan eta NKGIaren ordezkaria duten eskualdeetako kudeaketa bulegoetan.

Kirolariek, delegatuek, entrenatzaileek, teknikariek eta epaileek, beren eginkizunak betetzeko, kreditaturik egon beharko dute federazioaren lizentziaren bidez.

Inprimakian adierazten diren datu guztiak betetzea nahitaezkoa da.

Behin inskripzioak izapidaturik, N.K.J.etan parte hartzeko gaitzen duen federazioaren lizentzia luzatuko da.

Kirol klubek inskribatu eta lizentziak luzatzeagatik ordainduko dituzten tasak kirol programa honetako taulan ezarritakoak izanen dira.

Parte-hartzaileen erantzukizunei aurre egiteko diru gordailuak honako irizpide hauen arabera ordainduko dira:

.Klub bereko talde bat edo bi: kirol programa honen taulan ezarritakoa.

.Hiru talde edo gehiago: aipatutakoa halako bi.

Arauzko zehapenengatik gordailu osoa galduz gero, zehapena jasan duen taldeak berriz jarri beharko du dirua lehiaketan jarraitu nahi badu.

Lehiaketa amaitutakoan, kirol federazioek diru gordailuaren zenbatekoa itzuliko diete hala eskatzen duten klubei, arauz kendutako zenbatekoak murriztu ondotik.

Arau gisa, NKJetan kirol bakoitzean txapeldun izan diren talde edo kirolariek eskubidea izanen dute Espainiako Gazteriaren Txapelketetara Kirol Kontseilu Nagusiak dei ditzan, beti ere deia egin duen organismoak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

7.-Joan-etorriak

N.K.J.etan egindako joan-etorriak direla-eta sortzen diren gastuak N.K.G.I.ak. hartuko ditu bere gain, horretarako ezarriko diren irizpideen arabera.

Orokorrean, garraiobidea autobusa izanen da. Ezinezkoa bada, parte-hartzaileek beren joan-etorriak antolatuko dituzte. Horiek N.K.J.en bulegoaren baimena jaso beharko dute aurretik. Institutuak, gehienez, 28 pezeta ordainduko du 4 lagunek egindako kilometro bakoitzeko.

Parte hartuko duten taldeek autobusak ateratzeko orduak eta tokiak errespetatu beharko dituzte. Horien berri izanen dute NKJen bulego nagusian, NJKen kudeaketa bulegoetan edo kirol federazioetan.

NKJen garraio ofiziala erabiltzen duten taldeekin delegatua edo entrenatzailea joanen da eta, ahal dela, biak.

Parte hartzen duten taldeen delegatuak eta entrenatzaileak joan- etorrien arduradunak izanen dira, kargua betetzeari dagozkion gainerako betebeharrak ezertan ukatu gabe.

Antolatzaileek proposatutako garraiobideak erabili nahi ez dituzten taldeek astebete lehenago, gutxienez, adierazi beharko dute, eta ez dute kalteordainik jasotzeko eskubiderik izanen.

Joan-etorrietarako arauak ez betetzeak garraio ofiziala edo joan-etorriengatiko dirulaguntzak kentzea ekar lezake, bidezkoa izan litekeen kirol arloko zehapena ezertan galarazi gabe.

Kirol eskualdeetako kudeaketa teknikariak arduratuko dira parte hartzen duten kirolarien joan-etorrien kontrola eta plangintza egiteaz. Haien berri emanen diote N.K.J.en bulegoari, 8 egun lehenago gutxienez, bulegoak onar ditzan.

Liga irekietan gertatu eta Nafarroako lurralde osoan zehar egiten diren joan-etorriak N.K.J.en bulegoak programatu eta kontrolatuko ditu. Antolatzaileek ahalmena dute, egoki juzkatuz gero, partiduak toki neutralean egiteko agindua emateko.

Gazteen mailan joan-etorriak nahiera eginen dira. 28 pezeta ordainduko da kilometro bakoitzeko lau kirolarirentzat (egindako partiduaren aktan azaltzen diren kirolariei).

8.-Kirol aseguruak

Osasun laguntza parte-hartzaile bakoitzaren osasun aseguruari dagokio. Asegururik ez duten parte-hartzaileek afiliazioa eskatu beharko dute Kirol Mutualitate Orokorrean, kirol eskualdeetako edo dagokion Federazioko kudeaketa teknikarien bitartez.

Futboleko eta Aretoko Futboleko parte-hartzaileek Espainiako Futbolarien Mutualitate Orokorrean egon beharko dute afiliaturik.

NKGIak ez du inolako kirol istripuren erantzukizuna bere gain hartuko horretarako ezarritako arauak bete ez baldin badira.

9.-Antolaketa batzordea

Federazioen ordezkariek eta Kirol Zuzendariordetzako teknikariek osatuko dute, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

.N.K.J.en antolaketa orokorra.

.Egutegiak, jardunaldiak eta lehiaketa sistemak onestea.

.Jarduera orokorrean gainbegiratu eta kontrolatzea.

10.-Nafarroako kirol jokoen bulegoa

Honako eginkizun hauek izanen ditu:

.Emaitzak jasotzea.

.Bidaiak eta instalazioak koordinatzea.

.Kirol federazioekiko harremanak.

.Prentsa Bulegoarekiko harremanak (informazio guztia bideratzea komunikabideei: emaitzak, sailkapenak, partiduen toki eta orduak, argazkiak...).

.Dominen eta sarien kontrola.

.Goragoko Unitate Organikoak bere eginkizunetatik esleitu nahi dion beste edozein.

11.-N.K.J.I.aren kudeaketa teknikariak

Kudeaketa teknikariak dira eskualdeetako N.K.J.en antolaketa orokorraren arduradunak, kirol federazioekin batera, eta, besteak beste, honako eginkizun hauek dituzte:

.Eskualdean egiten diren jarduerak gainbegiratzea.

.Eskualdeko parte-hartzaileen inskripzioak izapidatzea.

.Jarduerei buruzko informazioa eman eta haiek bultzatzea.

.N.K.J.ek sortutako informazio guztia bildu eta federazioei eta N.K.J.en bulegora bidaltzea.

.Joan-etorriei buruzko atalean adierazi bezala, haien eskualdeetako taldeen bidaien kontrola eta plangintza egitea.

.NKJetan parte hartzeko inskribatutako klubendako informazioa, kirol istripuan eraman beharreko prozedurari buruzkoa, osatzea.

.Haien eskualdeetako parte-hartzaileek N.K.J.en ondorioz izandako gastuen ordainagiriak bulegora bidaltzea, ikusonetsiarekin, bi hilabetetik behin; bidaiak, datak eta prezioak N.K.J.en Bulegoan tramitatu beharko dituzte.

.Eskualdean egindako jardueraren garapenari buruzko deskribapen-txostena egitea, jardueraren balorazioa gehituta.

.Goragoko Unitate Organikoak bere eginkizunetatik esleitu nahi dion beste edozein.

12.-Kirol federazioak

N.K.J.ak izanen dira kasuan kasuko federazioaren txapelketa bakarra, ezarrita dauden kategorietan, inskripziorako arau eta manu teknikoekin eta disziplina araubidearekin bat.

Horrez gain, honako eginkizun hauek izanen dituzte:

.Jokoei aplikatuko zaizkien joko-arau espezifikoak prestatu edo luzatzea, eta N.K.J.en bulegora bidaltzea.

.N.K.J.ekin zerikusia duten gaietan, izena emateko orriak eta inprimaki bereziak erabiltzea, bai eta N.G.K.I.aren publizitate estatikoa ere.

.Kirol egutegia prestatu eta lehiaketa hasi baino 10 egun lehenago aurkeztea.

.Federazioaren eta N.G.K.I.aren artean hitzartutako lehiaketa sistema, egutegiak eta arbitroen tarifak betetzea.

.N.K.J.en Bulegoari honakoa jakinaraztea: partiduetarako deiak, sailkapenak, emaitzak eta inskripzio berriak.

.Adieraztea N.K.J.en arduradunetatik zein izanen diren antolaketa batzordea osatuko dutenak.

.Lehiaketa bukatutakoan, hura baloratzen duen memoria igortzea N.K.J.en Bulegoari.

.Aurretik aipatutako datu interesgarri guztien berri ematea klubei eta kudeaketa teknikariei.

.Lehiaketa egokiro burutzeko behar diren arbitro eta epaileak izendatu eta programatutako partiduetan egonen direla ziurtatzea.

.Sailkapenak egin, aktak jaso eta jardunaldiak programatzea (partiduetarako deiak).

Delegatu eta entrenatzaileen eginkizunak kirol federazio bakoitzaren erregelamendu partikularretan ezarritakoak izanen dira.

NKJetan parte hartuko duten kirol federazioek bete beharreko arauak hausteak programatik kanpo gelditzea ekar lezake, horren ondorioz ezarri ahal diren zehapen ekonomikoak kendu gabe.

13.-Instalazioak

N.K.J.etan parte hartuko duten talde guztiek lehiaketa burutzeko instalazio egokiak izan beharko dituzte edo, kudeaketa teknikarien bidez, beste instalazio batzuen erabilera kudeatu. Horrek ez dio inolaz ere instalazioak errentan hartzeagatiko gasturik ekarriko N.G.K.I.ari.

Beren instalazioetan jokatzeko ordu finkoa duten taldeek autobusarenarekin koordinatu beharko dute, aurkako taldeak garraiorako autobusa erabiltzen duenean.

14.-Partiden eguna atzeratzea

Partiduak atzeratzen ahal dira, baldin eta, gutxienez, zortzi egun lehenago eskatzen bada idatziz, bi klubak ados egonda. Horretaz aparte adieraziko da non eta noiz eginen den atzeratutako partidua. Beti ere kirol federazioaren organo eskudunaren onespena beharko da.

Atzeratzearen ondorioz sortutako gastuak atzerapena eskatu duen talderen kargura izanen dira.

15.-Sari eta dominak

N.G.K.I.ak hartuko ditu bere gain Joko hauetako talde eta parte-hartzaileei finaletan emanen zaizkien sari eta dominen gastuak.

16.-Kirol diziplina

Nafarroako XIV. Kirol Jokoetan indarrean den ordenamendu juridikoan ezarritako kiroleko diziplina-araubide orokorra aplikatuko da, eta zehazki maiatzaren 19ko 189/1992 Foru Dekretuko V. kapitulua, Nafarroako Kirol Federazioak arautzen dituena.

N.K.G.I.aren xedea da arautegiak aplikatzean aipatutako adinei egokitzea eta helduen edo profesionalen arautegiak bazterrean uztea.

Iragarkiaren kodea: A0008606