118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Arriben instalazio elektriko berria jartzeko. 6760 G.T. - JAA/AL espedientea.

Araizko Elektrizitate Mankomunitateak administrazio baimena eskatu du ondokoak egiteko:

Arriben dagoen 30/13,2 KV-ko estali gabeko azpiestazioa eta maniobra zentroa berritu eta lurrazpiko irteera duten deribazioak babesteko gelaxka berriak, Intza SFíÕ6~, Atallu eta Arribeko 1 zenbakiko TZ-rako irteera, 1 x 160 KVA, 13,2/0,42-0,24 KV, DHV/95, aireko lineak arte, BT sarearekin lotura.

Aireko deribazioa, 13,2 KV-koa, deribaziotik Atalluko 1 zenbakiko TZ-ra; s/n euskarri metalikoa jartzea, 42 m- koa, LA-56, hormigoia eta lurrazpiko 2 m-ko zatia, DHV/95, Atallu 2 zenbakiko TZ berrian amaitzen dela, 1 x 160 KVA, 13,2/0,42 KV, DHV/95 eta BT sarearekin lotura.

Azkarateko TZ-rako deribazioa berritzea: hormigoizko azken euskarri zaharra kendu eta berria jartzea, XS fusibleak eta autobalbulak jartzea; lurrazpiko zatian, DHV-95 5 m, Azkarateko 3 zenbakiko barneko TZ-an amaitzen dela, 1 x 100 KV, 13,2/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Gaintzako TZ-rako deribazioa berritzea: metalezko azken euskarri zaharra kendu eta berria jartzea, XS fusibleak eta autobalbulak jartzea; lurrazpiko zatian, DHV-95 30 m, Gaintzako 4 zenbakiko barneko TZ-an amaitzen dela, 1 x 100 KVA, 13,2/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Intza-Granjako TZ-rako deribazioa berritzea: metalezko azken euskarri zaharra kendu eta berria jartzea, XS fusibleak eta autobalbulak jartzea; lurrazpiko zatian, DHV-95 102 m, Intzako 5 zenbakiko barneko TZ-an amaitzen dela, 1 x 100 KVA, 13,2/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Intzako TZ-rako deribazioa berritzea: metalezko azken euskarri zaharra kendu eta berria jartzea, XS fusibleak eta autobalbulak jartzea; lurrazpiko zatian, DHV-95 12 m, Intzako 6 zenbakiko barneko TZ-an amaitzen dela, 1 x 50 KVA, 13,2-20/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Zulueta-Uztegi 7 zenbakiko TZ estali gabekoa berritzea: XS fusibledun euskarri metalikoa jartzea, hegaztientzako babestutako autobalbulak, antieskala eta zoru ekipotentziala 1 x 25 KVA, 13,2/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Uztegiko TZ-rako deribazioa berritzea: metalezko azken euskarri zaharra kendu eta berria jartzea, XS fusibleak eta autobalbulak jartzea; lurrazpiko zatian, DHV-95 35 m, Uztegiko 8 zenbakiko barneko TZ-an amaitzen dela, 1 x 50 KVA, 13,2/0,42 KV eta BT sarearekin lotura.

Urriaren 20ko 2617/66 Dekretuan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, eskaera honi buruz egokitzat jotzen diren alegazioak idazki bikoiztuan aurkezten ahalko dira Nafarroako Gobernuaren Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua)

Iruñean, bi milako irailaren hamalauan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0008580