118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

897/2000 EBAZPENA, irailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Orkoiengo Saihesbidea" egiteko proiektua jendaurrean jartzeko aldia ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

Ekainaren 30eko 648/2000 Ebazpenaren bidez, "Orkoiengo Saihesbidea" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen horren bidez, ondasun eta eskubide ukituak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta, esan bezala, jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, ondoren aipatzen direnak jaso dira alegazioak aurkezteko epeak iraun duen bitartean:

1. alegazioa.-Angel Atienza Forcada jaunak aurkeztua.

1. Proiektuak berea dela dioen zati bat ez da jada berea, baizik eta MAPSA enpresarena.

2. Ukituen zerrendan, lurra larretzat hartzen bada ere, hirilurra da, eta hala erakusten dute agiriek.

3. Eskatu du proiektuaren trazadura berriro ere azter dadila; zabaltzea errepidearen beste aldean egitea proposatu du.

4. Lurzatiak izanen duen sarbidea segurua izan dadila eta ikuspen ona izan dezala.

5. Ezpondaren oinean babes-areka bat egitea eskatu du.

6. Lurzartia berriro ere ixtea eskatu du.

7. Itxituraren euskarria den hormigoizko galanda berriro ere jartzea eskatu du.

8. Lanek finkako elementuren batean kalteren bat eginez gero, horiek konpontzeko edo ordezteko eskatu du.

9. Eskatu du finkan behin-behineko itxitura bat egitea lanek irauten duten bitartean.

10. Baldin eta errepide berriaren kota oraingoarena baino altuagoa bada, eskatu du itxiturak behar adinako altuera izatea kota berriarekiko.

11. Lanak hasi aurretik, tasatu eginen da lurzatian dagoen oro, baldin eta aurrez ikusten bada kalteak izan ditzakeela edota suntsitua izan daitekeela.

Erantzuna:

1. Kontuan hartu da alegatutakoa. Aktak egiterakoan, alegatzaileak agiri bidez frogatuko du alegatutakoa.

2. Desjabetzapenaren espedientean ebatziko da finkaren sailkapena, eta aipatu dituen agiriak ekarriko ditu alegatzaileak.

3. Ezetsi egin da alegatutakoa; izan ere, errepidearen beste aldeko lurretan industrialdeko bideak daude.

4. Ezetsi egin da alegatutakoa. Finkako sarbidea, proiektuan, iparreko ingurubidean aurreikusitako errotondaren gertuena dagoen ertzean diseinatu zen. Lurraren parte bat saldu egin denez, orain ez dago sarbiderik ingurubidetik, eta hori autobidea izanik, ez dago sarbide zuzenik egiterik. Horiek horrela, ezetsi egin da eskatutakoa.

5. Baietsi egin da alegatutakoa. Proiektuan aurreikusita daude autobia guztiko drainatzeak.

6. Baietsi egin da alegatutakoa. Proiektuan aurreikusi da ukitutako itxiturak berriro jartzea.

7. Aurrekoan erantzun da.

8. Ezetsi egin da alegatutakoa, proiektu honek ez baititu kontuan hartzen ukitzen dituenak besterik.

9. Ezetsi egin da alegatutakoa. Ukitutako eremuaren behin betiko itxitura, betiere, lanak zati horretan hasi aurretik egin daiteke, eta ez da beharrezkoa behin-behineko itxitura egitea.

10. Baietsi egin da alegatutakoa. Egiten den behin betiko itxiturak behar adinako altuera izan behar du, behar ez den pertsonarik ez sartzen uzteko modukoa.

11. Baietsi egin da alegatutakoa. Erantzuna, zortzigarren alegazioari eman zaiona.

2. alegazioa.-Isabel García-Tuñón Sagüés andreak aurkeztua.

1. Lurzatiak izanen duen sarbidea segurua izan dadila eta ikuspen ona izan dezala eskatzen du.

2. Desjabetzapenean eginen den balorazioak kontuan har dezala zer hirigintza-aukera dauden.

Erantzuna:

1. Proiektuan aurreikusitako lanek ez dute oraingo sarbidea ukituko; beraz, orain dituen segurtasun eta ikuspen baldintza berberak izanen ditu.

2. Ukitutako finkaren balorazioa desjabetzapenaren espedientean eginen da.

3. alegazioa.-Mercedes Aldunate Ibarra andreak aurkeztua.

1. Ukitutako lurzatiari dagokionez, eskatzen du kontuan har dadila industri eremu baten barrenean dagoela, 2,50 metroko itxitura duela, industri erabilera nabarmena eta, bertan, zenbait lan egin direla.

Erantzuna:

1. Proiektuak aurreikusi du lurzatiaren itxitura berriro ere jartzea. Finkaren balorazioari dagokionez, desjabetzapenaren espedientean eginen da.

Aurkeztutako alegazioak aztertuta, ez da beharrezkoa izan proiektuaren inongo agiririk aldatzea.

Ingurugiro zuzendari nagusiak proiektuari buruzko adostasun txostena eman zuen 2000ko abuztuaren 8an.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Aurkezturiko alegazioak erantzunik, "Orkoiengo Saihesbidea" egiteko proiektua jendaurrean jartzeko aldia ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala.

2. "Orkoiengo Saihesbidea" egiteko proiektua behin betikoz onestea. Proiektuaren kontrata bidezko aurrekontua 475.275.511 pezetakoa da (2.856.463,35 euro) eta 10 hilabeteko epea dago obrak egiteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Orkoiengo Udalari igortzea, bai eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta zerbitzu horretako Desjabetzapen Atalari ere, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0008728