118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

595/2000 EBAZPENA, irailaren 14koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzurako zenbait makina erosi eta instalatzeko lehiaketa bidezko kontratazioa xedatzen duena.

1.-Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 20000117.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Enplegu Zerbitzurako zenbait makina erosi eta instalatzea.

b) Emateko epea: adjudikazio hartzaileak bere eskaintzan jarritakoa.

c) Emateko tokia: Prestakuntza Zentroa, Atarrabiako etorbidea, z.g. - Burlata.

e) Loteen araberako banaketa eta kopurua:

1. lotea: soldadura elektrikoko makina bat (D300 artezgailua) eta motorrendako 3 euskarri.

2. lotea: gardenkien proiektore bat eta proiekzio pantaila bat (2000x2000).

3. lotea: kontrolagailu multilazo bat.

4. lotea: absortzio atomikoko espektofotometro bat, behar diren elementu osagarriak dituela eta behar bezala instalatuta.

3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 5.030.000 pezeta (30.230.91 euro), BEZa barne.

-1. lotea: soldadura elektrikoko makina bat (D300 artezgailua) eta motorrendako 3 euskarri: 365.000 pezeta (2.193,69 euro).

-2. lotea: gardenkien proiektore bat eta proiekzio pantaila bat (2000x2000): 165. 000 pezeta (991,67 euro).

-3. lotea: kontrolagailu multilazo bat: 340.000 (2.043,44 euro).

-4. lotea: absortzio atomikoko espektofotometro bat, behar diren elementu osagarriak dituela eta behar bezala instalatuta: 4.160.000 pezeta (25.002,1 euro).

5.-Dokumentazioa eta argibideak nola jaso:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5, 5.a eskuina.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Telefonoa: 948-427234-5.

e) Telefaxa: 948-421370.

f) Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko mugaeguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

6.-Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpigarren egun naturaleko 14:30a arte.

b) Aurkezteko tokia:

1. Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

2. Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5, 5.a eskuina.

3. Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

7.-Eskaintzen irekiera.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Nafarroako Gorteen kalea, 5, 5.a eskuina.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamalaugarren egun naturala.

e) Ordua: 11:15.

Iruñean, bi milako irailaren hamalauan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: a0008691