118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

578/2000 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "El Vergel" zaharretxeko sukalde, garbitegi eta aldageletarako altzariak eta ekipamendua erosteko adjudikazioa egiten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da adjudikazio hau:

Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 20000073

Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Iruñeko "El Vergel" zaharretxeko sukalde, garbitegi eta aldageletarako altzariak eta ekipamendua.

c) Hiru lote.

d) Lizitazio iragarkia 2000ko uztailaren 5eko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

77.783.023 pezeta (467.485.38 euro), BEZa barne.

1. lotearen aurrekontua: 43.739.308 pezeta (262.878.53 euro), BEZa barne.

2. lotearen aurrekontua: 23.873.531 pezeta (143.482,81 euro), BEZa barne.

3. lotearen aurrekontua: 10.170.184 pezeta (61.124,04 euro), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2000ko irailaren 5a.

b) Kontratista: Bergidum, S.A. Matachana (1. eta 2. loteak) eta Ingesport, S.L. (3. lotea).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 62.823.341 pezeta (377.575,88 euro), BEZa barne.

1. lotearen zenbatekoa: 37.541.940 pezeta (225.631,6 euro), BEZa barne.

2. lotearen zenbatekoa: 19.751.500 pezeta (118.708,9 euro), BEZa barne.

3. lotearen zenbatekoa: 5.529.901 pezeta (33.235.37 euro), BEZa barne.

Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0008699