118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

337/2000 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, El Castilloko nekropolia (Castejón) arkeologi eremua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, El Castilloko nekropolia (Castejón) arkeologi eremua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.

Honetarako ahalmena ematen didatenez Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, zeinak aipatu legea hein batean garatu baitzuen -urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatu egin zuen- bai eta Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2c) eta d) artikuluekin bat

AGINDU DUT:

1. El Castilloko nekropolia (Castejón) arkeologi eremua eta haren ingurunea interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea, erantsitako dokumentazioan adierazten diren mugei jarraikiz.

2. Emaniko udal lizentzia baimentzea, salbu eta aztarnategia ukitzen duen eremuan.

3. Iberdrola, SA-ri nekropolia babesteko eskatzea, lehenbailehen hesituz.

4. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

5. Foru Agindu hau interesatuei eta Castejongo Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea eten egin behar direla lurzatiketa, eraikitze eta eraispenerako udal lizentziak, bai eta jada emanik daudenen eraginak, hala ezartzen baitu ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 16. artikuluak. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

6. Foru Agindu honen berri ematea Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Artxiboen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta zuzendaritza nagusi bereko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologiaren Atalari.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako irailaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0008607