118. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

9/2000 FORU LEGEA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari kreditu osagarri bat ematen diona.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARI NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, IRAILAREN 21EKOA, HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUARI KREDITU OSAGARRI BAT EMATEN DIONA.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuan agerian gelditu da irakasle falta dagoenean aldi baterako irakasleak kontratatzeko aurrekontuan dagoen dirua ez dela aski.

Hori horrela, behar horiei aurre egiteko kreditu osagarri bat eman da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin bat.

1. artikulua. Kreditu osagarri bat ematen da, 767.915.287 pezetakoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren beharrei aurre egiteko. Kreditu osagarri hori aurrekontuko kontusail hauei aplikatuko zaie:

-41000-1310-4211 kontusaila, 00000 proiektua, 14320-6 lerroa, "Aldi baterako lan-kontratatuen lansariak" izenekoa, 577.257.265 pezetakoa.

-41000-1600-4211 kontusaila, 00000 proiektua, 14360-5 lerroa, "Gizarte Segurantza" izenekoa, 190.658.022 pezetakoa.

2. artikulua. Kreditu osagarri hori, 767.915.287 pezetakoa, "Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa" izeneko 11400- 8700 kontusailaren aparteko dirusarrerekin finantzatuko da (12000 proiektua, 39325-0 lerroa).

AZKEN XEDAPENA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0008755