I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2000ko ekainaren 29koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizi Administrazioak dituen kudeaketa eta informazio beharrak zein diren eta horietarako zer tresna behar diren jakiteko, informatika eta antolaketari buruzko azterlan bat, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzekoa, "Ernst & Young Consultoría España, S.L." enpresari esleitzen diona.
Indarra duen legerian xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak, 2000ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:
-Xedea: Nafarroako Justizi Administrazioak dituen kudeaketa eta informazio beharrak zein diren eta horietarako zer tresna behar diren jakiteko, informatika eta antolaketari buruzko azterlan bat kontratatzea.
-Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.
-Esleipenaren prezioa: 8.816.000 pezeta.
-Esleipen-hartzailea: "Ernst & Young Consultoría España. S.L.".
Iruñean, bi milako ekainaren hogeita bederatzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: A0008609