117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ezkabako desjabetzapenetik libratzeko jendaurreko informazioa

Iruñeko Udalak, bi milako irailaren zazpian egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik, Ezkabako desjabetzapenetik libratzeko espedientea, eta kontuan hartuta bertako zenbait jabek horretarako eskaria egin dutela, Iruñeko Udalak bi milako maiatzaren 18an egin osoko bilkuran (6/CU) ezarritako baldintzak onartuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 183.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da desjabetzepenetik libratzeko behar den erabakia hartzea, betiere hamabost eguneko jendaurreko epea ireki ondoren.

Azaldutako guztiagatik, eta espedientean dagoen txosten juridikoarekin bat, bi milako abuztuaren 22koa baita, erabaki da:

1. Jendaurreko epea irekitzea, hamabost egunekoa, desjabetzapenetik libratzeko erabakia hartu baino lehen. Desjabetzapenetik libratzeko espedienteak ondoko jabe eta lurzatiak ukituko ditu, betiere hurrengo puntuan xedatutakoa galarazi gabe:

1

1.-Esteban Zufía Olcoz

2.-José A. Goñi Orella

3.-Antonio Ibarrola Ustárroz

4.-Victoriano Osés Avelino

5.-Juan A. Huarte Azcárate

6.-Juan Rodríguez Lima

7.-Ildenfonso Adan Adan

8.-José M. Sevilla García

9.-Eduardo Peña Urra

10.-Francisca Cía Garzarón

1.573, 1.721

1.540

1.594

1.594

1.594

1.524.c, 1.524.d

1.532

1.524.b. 1.524.d

1.706

1.539

2

1.-Construcciones Sanzol, S.A.

1.542, 1.705, 1.515

3

1.-Construcciones F. Lizarraga, S.L.

11.537, 1.543, 1.614

4

1.-Construcciones Artaso Hnos. S.L.

11.568, 1.728

5

1.-Grupo Esteban Lizarraga, S.L.

1.722, 1.714, 1.519, 1.718, 1.572, 1.725, 1.615, 1.522, 1.713, 1.517, 1.720, 1.523, 1.511, 1.727, 1.712, 1.549, 1.709, 1.703, 1.710, 1.711, 1.717, 1.723, 1.726, 1.512, 1.531, 1.533, 1.577, 1.592, 1.593, 1.702, 1.704

6

1.-Const. Gregorio Martínez, S.A.

1.722, 1.714, 1.519, 1.718, 1.572, 1.725, 1.615, 1.522, 1.713, 1.517, 1.720, 1.523, 1.511, 1.727, 1.712, 1.549, 1.709, 1.703, 1.710, 1.711, 1.717, 1.723, 1.726, 1.512, 1.531, 1.533, 1.577, 1.592, 1.593, 1.702, 1.704

7

Navarra de Gestión y Pytos Inmobiliarios, S.L.

1.535, 1.708, 1.715, 1.716

8

Residencial Amaya, S.A

1.520

9

Const. Blanca de Navarra. S.A.

1.567, 1.572, 1.725

10

Avanco, S.A.

1.722, 1.714, 1.519, 1.718, 1.572, 1.725, 1.615, 1.522, 1.713, 1.517, 1.720, 1.523, 1.511, 1.727, 1.712, 1.549, 1.709, 1.703, 1.710, 1.711, 1.717, 1.723, 1.726, 1.512, 1.531, 1.533, 1.577, 1.592, 1.593, 1.702, 1.704

11

Jesús González Vesga eta Victoria Goñi Vidaurreta

1.538

12

Jesús González Vesga eta Victoria Goñi Vidaurreta

1.538

13

Miguel Rico y Asociados, S.A.

1.615, 1.522, 1.713, 1.517, 1.720, 1.523, 1.511, 1.727, 1.712, 1.549, 1.709, 1.703, 1.710, 1.711, 1.717, 1.723, 1.521, 1.574

14

Apolonio Tobajas Domínguez

1.064, 1.065

15

Mario Fernández Ruiz-Zuazo. María del Mar Fernández Ruiz-Zuazo, German Berrueta Chasco, Angela de las Heras Candó eta José Ignacio Casimiro-Goñi.

1.966

16

Germán Berrueta Chasco

1.966

17

Rosa María Zabalza Moral

1.625, 1.730

2. Jendaurreko epean nahi adina alegazio egin ditzakete jabeek, euren eskubideak defendatzeko egoki juzkatzen dituztenak.

Halaber, ondotik heldu diren jabeek nork bere okerrak zuzendu beharko dituzte, desjabetzapenetik libratzeko erabakiak eurak ere har ditzan:

2.1. "Construcciones Artaso Hermanos S.L.": zehaztu beharko du eskaera katastroko 6. poligonoko 1.570 lurzatiarentzat ere egin ote duen, izan ere horrek poligono bereko 1.568 lurzatiarekin batera erregistroko 15.248 finka zenbakia osatzen du, 39. orrian eta 564. liburukian horrelaxe agertzen baita.

2.2. "Jesús González Vesga jauna eta Victoria Goñi Vidaurreta andrea": zehaztu beharko dute 00-06-13an eta 25697 erregistro zenbakiarekin agertzen den eskabidea, izenburuan Victoria Goñi Vidaurretaren izena duena, baliogarria ote den desjabetza penetik libratzeko eskabidea bien izenean egiten dela ulertzeko, izan ere batek bakarrik sinatua agertzen da.

2.3. "Apolonio Tobajas Domínguez jauna": zehaztu beharko du desjabetzapenetik libratzeko eskaera, berak 1.064 eta 1.065 lurzatientzat eskatu baitu, ez ote den 1.964 y 1.965 lurzatientzat, hain zuzen ere horiek baitira desjabetzapenak ukitzen di tuenak."

Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) idatz-zatian eta gai nerako lege aplikagarrian xedatutakoa betetzeko, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi milako irailaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0008564