117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E G I

Hasierako onespena, Iratxeko kanpina urbanizatzeko proiektuari

Udalbatzak, 2000ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iratxeko kanpina urbanizatzeko proiektua, Lokitz, S.L.k sustatua.

Halaber, jendaurrean 15 eguneko epean uztea erabaki zuen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan espedientea aztertu eta egoki juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aiegin, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: A0008544