III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R E S O
Obra kontratua, Astabel edo Astomela ibaia bideratzeko eta lehengoratzeko
Aresoko Udalak lizitaziorako deia egin du Astabel edo Astomela ibaia udal mugape honetan bideratzeko eta lehengoratzeko obren kontratua adjudikatzeko, betiere honako baldintza hauei jarraikiz:
Hasierako prezioa: 6.837.129 pezeta, BEZa barne.
Dokumentazioa: administrazio klausulen pleguan agertzen dena.
Aresoko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaintzak, eta administrazio klausulen pleguan zehaztutako moduan, hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamargarren egun baliodunean irekiko dira proposamen ekonomikoen gutunazalak, arratsaldeko ordu bat eta erdietan,
Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude, Udalaren idazkaritzan eta Papelería Rubio-n, Bergamín k., Iruña.
Areson, bi milako irailaren hamaikan. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.
Iragarkiaren kodea: A0008543