III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P U I U
Oihan enkantea
Udal honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendua, plegu itxien bidezko enkante publikoa egin gogo du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
-Lote bakarra: 29.173 Aleppo pinu, 1.705,780 metro kubiko zur egiten dutenak, udal mugape honetako El Montico alderdian. Hasierako prezioa: 1.583.936 pezeta, BEZa aparte.
Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztu beharko dira, Udal Idazkaritzan aurkeztu ere, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, arratseko zortziak baino lehen. Azken egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte, eta ordu berean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen da.
Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta jarraian irekiko dira aurkeztutako proposamenak, lehenbiziko "erreferentziak" izenekoak eta "dokumentazioa" izenekoak, eta orduan zehaztuko dira onartutako proportzioak eta haien balorazioa.
Aurreko ekitaldia bukatuta eginen da aprobetxamenduaren adjudikazioa, betiere proposamen ekonomikoak ireki eta proposamen bakoitza, oro har, baloratu ondoren.
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai egonen dira Udal Idazkaritzan.
Lehenbiziko enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da, hasierako tasazioaren % 10 merkeago, eta, behar bada, hirugarrena ere, % 20 merkeago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita bosgarren eta hogeita hamabost egun baliodunetan, hurrenez hurren, arratsaldeko zortzietan.
Puiun, bi milako irailaren zortzian. Alkatea, Francisco Jesús Gil Guillén.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena:................., herria: ............, bizilekua: ........., N.A.N.: ............ nire izenean edo I.F.Z. .......... duena ordezkatuz,
Ezaguturik, 29.173 Aleppo pinu (1.705,780 metro kubiko zur) plegu itxiaren bidezko enkante publikoan adjudikatzeko baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboen pleguak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, . zk.an, .aren .koan, argitaraturiko iragarkiaren arabera, aipatu aprobetxamendua niri adjudikatzeko eskatzen dut honako zenbatekoan: ........... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan, gehi ....... BEZa, hori guztia aurreko baldintza pleguei hertsiki jarraikiz.
...........(e)n, 2000ko .........aren ........ean.
Iragarkiaren kodea: A0008521