I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
763/2000 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-534 errepideko zorua Venta de Judas-Oibar-Zarrakaztelu-Probintziako mugaren artean (0+200 k.p.tik 3+000 k.p.ra) egokitu eta sendotzeko obrak" adjudikatzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da irailaren 11ko 763/2000 Foru Aginduaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:
-Kontratuaren xedea: "NA-534 errepideko zorua Venta de Judas-Oibar-Zarrakaztelu-Probintziako mugaren artean (0+200 k.p.tik 3+000 k.p.ra) egokitu eta sendotzeko obrak" egitea.
-Adjudikatzeko prozedura/modua: irekia/enkantea.
-Adjudikazioaren prezioa: 230.091.496 pezeta (1.382.877,74 euro).
-Obrak egiteko epea: hamabi (12) hilabete.
-Adjudikazioaren hartzailea: Pavimentos de Navarra, S.A. (Padenasa).
Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0008651