117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Enkante publikoa, Iruñeko Udalaren San Jose hilerriko 12 lurzati eta 20 panteoi, eraikiak, esleitzeko

Lurzati kopurua: 12.

Panteoi kopurua, eraikiak: 20.

Utzi beharreko fidantza: 15.000 pezeta (90.151816 euro), Udal Diruzaintzan pausatuko direnak (Udaletxeko lehenengo solairua).

Fidantza pausatzeko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita bosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.

Enkantearen eguna eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko goizeko hamarretan, edo egun hori baliogabea bada, balioduna den hurrengo egunean, prentsako iragarkiaren bidez adieraziko den tokian.

Prozedura: ahozko posturen bidezko enkantea, ekitaldi bakarrean eginen dena, Udalaren Argibide bulegoan (Udaletxeko beheko solairua) eskuratu ahalko den baldintzen pleguari jarraikiz.

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0008520