117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Animalien Babesari buruzko 7/1994 Foru Legea hausteagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatua bizi den tokiko Udalaren ediktu oholean paratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz.

1. espedientea: arau-hauslea: Ivan Cobos Fernández. Tokia: Santa Cruz kalea, 1, Zizur Nagusia. Eguna: 2000-5-8. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legeko 27. artikulua eta bertan Osasun orokorrari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Legeko 35 eta 36. artikuluetan aurreikusten diren osasun arloko arau-hausteei buruz aipatzen duena.

Jakinarazten den jarduketa: Alkatetzaren 182/2000 Dekretua, uztailaren 4koa, zehapen prozedura irekitzen duena, administrazio zehapena ezartzeko, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru legeko 27. artikulua hausteagatik. Ustezko arau-hauslea: Ivan Cobos Fernández. Salaketa: 2000-05-8; ordua: 19:30; 004 zenbakiko udaltzainak jarria. Ustezko arau-haustea: Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legea haustea, honako egintzagatik: "eremu publikora zarama botatzea". Tokia: Santa Cruz kalea, 1, Zizur Nagusiko urbanizazioa. Pertsona: Ivan Cobos Fernández. Helbidea: Astrain kalea, 26, 2. D, Zizur Nagusia (Nafarroa). N.A.N.: 72801044H.

Ebazpen proposamena

1. 1389/1993 EDko V. kapituluko zehapen prozedura erraztuari hasiera ematea, Ivan Cobos Fernández jaunaren aurka, 004 zenbakiko udaltzainak egindako jarduketaren arabera arau-hauste arinaren ustezko erantzule baita. Horrela tipifikatzen da arau-haustea, "eremu publikora zarama botatzea", Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legeko 27. artikuluan eta bertan Osasun Orokorrari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Legeko 35 eta 36. artikuluetan aurreikusten diren osasun arloko arau-hausteei buruz aipatzen denean.

2. Adieraztea aipatu arau-hausteak 500.000 pezetarainoko isunarekin zehatzen direla.

3. Espedienteko jarduketen istruktore izendatzea Jesús Múgica Martinena Udalbatzako idazkari jauna.

4. Ebazpen hau Ivan Cobos Fernández jaunari jakinaraztea, ustezko erantzule baita, eta hamar eguneko epea xedatzea pertsona horrek haren eskubidearen alde bidezko jotzen dituen alegazioak, agiriak eta informazioak azaltzeko, eta, kasua bada, proba proposatu eta praktikatzeko.

5. Halaber, ustezko erantzuleak eskubidea izanen du une oro espedienteko agiriak ezagutzeko eta kopiak eskuratzeko.

2. espedientea: arau-hauslea: Ion García López. Tokia: Erreniega parkeko lorategia, Zizur Nagusia. Eguna: 2000-5-19. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: 7/1994 ABFLko 24-2i) artikulua.

Jakinarazten den jarduketa: ebazpen proposamena, Alkatetzaren 127/2000 Dekretua, maiatzaren 16koa, betearazteko. Haren bitartez instruktoreak karguen pleguari eusten dio 2000-6-15ean jakinarazi zen moduan, honela:

Lehenbizikoa: ondoko egitateak egiaztatu dira: "eremu publikoak lagun egiteko animalien gorotzez zikindu eta ez garbitzea". Tokia: Erreniega parkeko lorategia. Persona: Ion García López. Helbidea: Erreniega parkea, 56, 1. eskuina, Zizur Nagusia (Nafarroa).

Bigarrena: Ion García López jaunak ustezko arau-haustea egin duela, 7/1994 Foru Legeko 24-2-i) artikuluak tipifikatu eta arintzat jotzen duena, "eremu publikoak lagun egiteko animalien gorotzez zikindu eta ez garbitzea".

Hirugarrena: aurreko arau-haustea 7/1994 Foru Legeko 25-1 artikuluak honela koantifikatzen du: "arau-hauste arinek 10.000 pezetatik 25.000ra bitarteko isunak izanen dituzte zehapen".

Laugarrena: 7/1994 Foru Legeko 25-2 artikuluan ezartzen dira isunen zenbatekoa graduatzeko eta zehapen osagarriak ezartzeko irizpideak, eta kasu honetan horiek aplikaturik proposatzen da 10.000 pezetako isuna.

Bosgarrena: Lege bereko 26-2 artikuluan ezartzen da: "etxeko animalien kontrako arau-hausteengatik irekitzen diren zehapen espedienteak eratu eta ebazteko ahalmena arau-haustea non egin, bertako Udalari dagokio".

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21-1 n) artikuluak Alkatetzari ematen dizkio legeek Udalaren beste organoen esku espreski uzten ez dituzten eskurantzak.

Edonola ere, Ion García López jaunak hamabost eguneko azken epe bat izanen du, haren eskubidearen alde bidezko juzkatzen dituen alegazioak ebazpen proposamen honi aurkezteko.

Halaber, ustezko erantzuleak eskubidea izanen du une oro espedienteko agiriak ezagutzeko eta kopiak eskuratzeko.

Zizur Nagusian, bi milako ekainaren bian. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: a0007818