117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Hasierako onespena, 2000ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarrari

Larragako Udalak, 2000ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Martxoaren 10eko 2/1995 Legeko 202.1 artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larragan, bi milako maiatzaren hemezortzian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: a0007815