117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

761/2000 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Lizarrako Saihesbideko fabrika obretako hustubideen aldaketa" izeneko obrak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da irailaren 11ko 761/2000 Foru Aginduaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Lizarrako Saihesbideko fabrika obretako hustubideen aldaketa" izeneko proiektuko obrak egitea.

-Adjudikatzeko prozedura/modua: irekia/lehiaketa.

-Adjudikazioaren prezioa: 412.647.448 pezeta (2.480.061,11 euro).

-Obrak egiteko epea: zazpi (7) hilabete.

-Adjudikazioaren hartzailea: Pavimentos de Navarra, S.A. (Padenasa).

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0008653