Iragarkia
117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-05-03an emandako 2.353 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3458 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Inmaculada Barbarín Lucía andreak jarri zuen, Burlatako Udalak 1999ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen zehapenaren (163/99 zenbakiko udal espedientea) aurka jarri zen errekurtso arrunta ezetsi zen. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"2.353 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako maiatzaren hiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3458 zenbakiko errekurtsoko espedientea aztertu du. Errekurtsoa Inmaculada Barbarín Lucía andreak jarri zuen, Burlatako Udalak 1999ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez debeku den geldialdi edo estazionamendua egiteagatik eman zuen zehapenaren (163/99 zenbakiko udal espedientea) aurka jarri zen errekurtso arrunta ezetsi zen.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Burlatako Udalak eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Errekurtso horren bidez trafikoko arau-hauste bategatik, hau da, herri bidean ibilgailua debeku den eran estazionatzeagatik egin zen salaketa aurkaratu zen. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta ezarri zaion zehapena deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.
2. Burlatako Udalak ez zuen bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak dituen txostena igorri, nahiz eta Auzitegi honek bi aldiz hori eskatu; halaber, ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik ekarri.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra-Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarri dena betez, Auzitegi honek agindeia egin zion Udal Erakundeari, bi aldiz, aurkaratu den egintza horren aurrekariak dituen administrazioko espediente osoa eta gaiari buruzko bidezko deritzona igor zezan; adierazi den udal erakunde horrek ez zuen espediente hori igorri.
Beste alde batetik, arestian ere adierazi den martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 13. artikuluak, bere 1. zenbakian, hau ezarri du: "Honen aurreko artikuluan ezarri den espedientea igortzeko betebeharra ez bada betetzen, berandutzaren errudunak izango duen erantzukizuna gora-behera, Nafarroako Auzitegi Administratiboak jarduketekin jarrai dezake eta, hala denean, prozedura jarraitzeko eta ebazteko bidezko neurriak hartu ".
Errekurtso honetan planteatu den gaiari buruzko administrazioko espedientea ez egotea, Udalari egotz dakiokeen falta, ezin da errekurtsogilearen kalterako izan. Udal horrek ez du espedientea igorri, eta ez ditu errekurtsoan interesatuak egin dituen baieztapenak ukatzeko txostenik igorri eta, beraz, baieztapen horiek egia direla ulertu behar da. Gai horri buruz Auzitegi Nagusiaren 1986ko irailaren 29ko epaia aipatu behar da (-B. E. 5999-), horren arabera "alderdi bakoitzak bere alde aipatzen dituen arauen eragin juridikoak behar ditu azaldu". Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, arestian aipatu den Burlatako Udalaren ebazpenaren aurkakoa; ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-07an emandako 553 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 97-2248 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Agustín Casado Aguirre jaunak jarri zuen, zenbait kontzeptugatik zorrean zuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatuz 1997ko apirilaren 1ean Tuterako Udal txit argiaren Jarduera Ekonomikoen zinegotzi eskuordeak egin duen jakinarazpenaren aurka. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"553 zenbakiko ebazpen-probidentzia
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi milako otsailaren zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 97-2248 zenbakiko errekurtsoko espedientea aztertu du. Errekurtsoa José Agustín Casado Aguirre jaunak jarri zuen, zenbait kontzeptugatik zorrean zuen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatuz 1997ko apirilaren 1ean Tuterako Udal txit argiaren Jarduera Ekonomikoen zinegotzi eskuordeak egin duen jakinarazpenaren aurka. Txostengilea: Carlos Arroyo Izarra jauna.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau 1997ko apirilaren 1ean Tuterako Udal txit argiaren Jarduera Ekonomikoen zinegotzi eskuordeak egin duen jakinarazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez errekurtsogileari ukatu egin zaio bere ondasunen gaineko bahitura bat altxatzea; bahitura hori 1986ko ekitalditik aurrera ekitaldi batzuetako Zerga Lizentzia, Azokako Tasa eta Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga kontzeptuengatiko zerga likidazioak derrigorrez kobratzea bermatzeko tramitatu zen. Interesatuak alegatu du 1986tik aurrera ez duela inolako harategi jarduerarik egiten zerga Lizentzia ordainaraztea eragiteko, baina ezin zuela bidezko erregistroan baxa eman Udalak baxari ekiteko aurrezko zorrak ordaintzea eskatzen diolako, eta esan du azokan ez duela inolako salmenta-tokirik erabili 1986tik egunera. Bukatzeko, esan du Zirkulazioaren gaineko Zerga eskatzen diren ibilgailuak, NA-5165-B eta NA-79347 matrikuladunak, baxa hartu zutela Trafikoko Probintziako Burutzan eta beraz ez dela bidezkoa hori ordainaraztea. Adierazi diren zerga likidazio horiek guztiak deuseztatzea eskatu du.
2. Tuterako Udalak bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak dituen espedientea igorri du eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du. Gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea eskatu du, denboraz kanpokoa delako eta aurkaratu den egintza irmoak eta adostuak diren beste egintza batzuen errepikapen hutsa baino ez delako, eta sorospidez, ezesteko.
3. Beste alde batetik, errekurtsogileak froga batzuk egitea proposatu du. Froga horiek egin dira eta emaitzak espedientean azaltzen dira.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udal txostenak gora jotzeko errekurtsoa ezesteko bi arrazoi planteatzen ditu, baieztatzen denaren arabera denboraz kanpo aurkeztu delako, egintza hori egiteko ezarrita dagoen hilabeteko epea egun bakar bategatik gainditu delako, eta aurkaratu den egintza hori irmoak eta adostuak diren beste egintza batzuen errepikapen hutsa baino ez delako. lehenengo eta behin bi gai horiek argitu behar dira.
Lehenengo adierazi den ustea egia izateko derrigorrezkoa da aurkaratu den egintzaren jakinarazpenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2. artikuluan eskatzen diren beharkizunak betetzea, hots, norbanakoari bidezkoak diren errekurtso eta epeen berri ematea, eta zeintzuk diren horiek jartzeko organoak esatea, horrela egin ezean defentsari ekiteko eskubidea eragozten delako. Aurkaratu den egintzaren eragingarritasuna errekurtso hau jarri denetik hasten da, eta ez akatsekin egin den jakinarazpen hutsa egin denean, adierazi den artikulu horren 3. idatz-zatian esan den bezala.
Hau gora-behera, eta kontuan hartuta gora-jotzeko errekurtsoan planteatu den asmo bakarra aztergai diren zerga likidazio guztiak deuseztatzea dela, Udalak arrazoia du bere txostenean esan duenean aurkaratu den egintza hori irmoak eta adostuak diren beste likidazio batzuen eta norbanakoaren aurka egin diren prozedura exekutiboetan eman diren egintzen errepikapena dela, horiek ere irmoak eta adostuak, epeen barruan ez delako ezer adierazi; beraz, bidezkoa litzateke gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea.
Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333.1. artikuluan ezarri da gora jotzeko errekurtsoa kasu bakarrean dela bidezkoa, administrazioarekiko auzibideetarako jurisdikzioari lotuta dauden Nafarroako toki erakundeen egintzen aurka alegia. Aldi berean, Jurisdikzioari buruzko Legearen 28. artikuluak ezarri du ez dela administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa onartuko " aurreragoko beste behin-betiko eta irmo batzuen errepikapena diren egintzen kasuan eta denboraz eta eraz errekurritu ez diren eta, beraz, adostuta dauden erabakietan". Legezko manu horiekin bat, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio (martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren bidez berridatzitako testua): "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) f) Errekurtsoak aurkatu ezin diren egintzak aurkatzen dituenean", hau da, kasu honetan bezala, aurkaratu den egintza irmoak diren zerga likidazioen eta zorrak ordaintzera behartzeko hasi diren premiamenduzko probidentzietan eman diren gainerako egintzen errepikapena delako. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ez onestea.
Bigarrena.-Beste alde batetik, argi dago norbanakoak oso ondo ezagutu zituen gorago adierazi diren kontzeptuengatik eragin ziren zerga zorrak, berak gora jotzeko errekurtsoan azaltzen duen eta Udalak igorri duen espedientean adierazi den bezala. Zerga Lizentziari dagokionean esan digu ezin zuela baxa eman Udalak ez ziolako baimenik eman, sortutako jasoagiriak ez zituelako ordaindu, nahiz eta ez duen hori benetakotu bidezko baxa eskabidearen aurkezpenarekin; halaber, ez da benetakotu ustezko ukapenaren aurka inolako errekurtsorik aurkeztu zuenik. Azokako tasei dagokienean espedientean idazki batzuk daude eta horietan ordaindutako munta batzuk itzultzeko eskabideren batzuk azaltzen dira, eta gero behin betiko baxarena, 1998ko ekainaren 17ko Udaleko Gobernu Batzordearen erabakiaren bidez onetsi zena, errekurtsogileak aurreko maiatzeko 12an egin zuen erantzunari erantzunez; halaber, 1987ko azaroaren 12ko Alkatetzaren beste idazki bat dago, kontzeptu horrengatik zor zituen zenbatekoen zerrenda duena. Dokumentu hori hurrengoaren 16an jakinarazi zitzaion ineteresatuari eta ez zuen ordainarazpenaren aurkako errekurtsorik jarri, eta ordaindu beharra zuen Udalarekin izenpetuta zuen eta espedientean azaltzen den hitzarmenaren arabera. Zirkulazioaren gaineko Udal Zergari dagokionean, seguruenik zergadunak ezagutzen zuen urtero ordaindu behar hori, harik eta behin betiko baxa eman arte, eta ez zen beharrezkoa urte bakoitzean berariazko jakinarazpena egitea, zergadunen errolda baten emaitza delako.
Hau guztia gora-behera, adierazi den guztia ezezik, norbanakoak
eskatuta egin den froga kontuan hartuta ondokoa azpimarratu behar da
a) Tuterako Udaleko Idazkaritzak 1999ko abuztuaren 20an egin duen ziurtagiria dago. Ziurtagiri horretan, gora jotzeko errekurtsoan baieztatu denari aurka eginez, benetakotu da okela freskoen arloko txikizkako merkataritza jarduera egin zuela Udal Azokan 1988ko apirilaren 11n Zerga Lizentziaren erregistroan baxa eman arte. Halaber, adierazi da jarduera bera egiten zuela udalerriko Nevot Morachos kalean, 1984ko irailaren 26ra arte, eta beste elikagai, edari eta tabakoaren txikizkako merkataritza jarduera, baxa eman arte, 1989ko abuztuaren 6an. Ildo beretik, ziurtagirian azaltzen da 1988ko abuztuaren 6an alta eman zuela garraioaren arloko jarduerari dagokion Zerga Lizentzian, kamioen eta zerbitzu partikularraren arloan alegia, eta 1989ko apirilaren 10ean eta 1989ko abenduaren 21ean jantzi eginen txikizkako merkataritzan eta okelaren handizkako merkataritzan, hurrenez hurren, eta altan jarraitu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak Jarduera ekonomikoen gaineko zerga berria ezarri arte.
Adierazi den hori guztia aztertuta esaten ahal da Udalak ez zuela eragotzi zergadunak zuen harategi negozioaren baxa ematea zerga erregistroan 1988an udal azokako plaza utzi ondoren, horrela frogatzen delako ziurtagirian; hori gutxi balitz, interesatuak berak alta hartu zuen Zerga Lizentziako beste epigrafe batzuetan, beste jarduera batzuk egiteko eta, argi dago, Zerga Lizentzia ordaindu behar duten zerga egitate berriak sortu zituen.
b) Azokaren erabileragatiko tasei dagokienean, frogatu da 35 eta 36 zenbakiak zituzten salmenta-tokien onuraduna zela 1987an, eta horregatik bidezko tasak ordaindu behar ditu. Hori berariaz jakinarazi zitzaion 1987ko azaroaren 16an.
c) Zirkulazioaren gaineko Udal Zergari dagokionean, arestian adierazi diren matrikula horiei buruz esan behar da Trafikoko Probintziako Buruzagitzak oharra egin du eta adierazi du horiek jaulgi ziren egunean, hau da, 1999ko azaroaren 25ean, oraindik errekurtsogilearen jabetza zirela, eta ez zeudela baxa egoeran, hau da, errekurtsoan baieztatzen denaren aurkakoa.
Adierazi den hori guztia kontuan hartuta esaten ahal da gora jotzeko errekurtsoan adierazi diren argudioek ez dutela balio zerga likidazioak era eragingarrian aurkaratzeko, eta ez dute balio Auzitegi honek horiek deuseztatzeko, denboraz kanpokoa dela ahaztu gabe.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi egin behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, zenbait kontzeptugatik zorrean zegoen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatuz 1997ko apirilaren 1ean Tuterako Udal txit argiaren Jarduera Ekonomikoen zinegotzi eskuordeak egin duen jakinarazpenaren aurka jarri dena.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-04-28an emandako 2.264 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5133 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Julio Eceolaza Villanueva jaunak jarri du zirkulazioko arauak hausteagatik adierazten ez den udal erakundeak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"2.264 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi milako apirilaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5133 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Julio Eceolaza Villanueva jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik adierazten ez den udal erakundeak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka.
Egitatezko aurrekariak:
1. Julio Eceolaza Villanueva jaunak, 1999ko urriaren 4an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik adierazten ez den udal erakundeak eman duen ebazpen edo erabakiaren aurka..
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko urriaren 27an eman eta urte horretako abenduaren 17an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko urriaren 27ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-08an emandako 1.134 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-0371 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Iñaki Abárzuza Armañanzas jaunak jarri du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko abenduaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (6370/97 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"1.134 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako martxoaren zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-0371 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñaki Abárzuza Armañanzas jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko abenduaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (6370/97 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Iñaki Abárzuza Armañanzas jaunak, 1999ko urtarrilaren 20an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1998ko abenduaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (6370/97 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko urtarrilaren 27an eman eta 1999ko otsailaren 6an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko urtarrilaren 27ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-05-02an emandako 2.319 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5098 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel Lestado Bonafau jaunak, Iruñeko Udal txit gorenak arrazoi bidezkoturik gabe seinale akustikoak erabiltzeagatik eta agente baten aginduak ez betetzeagatik eman zituen bi ebazpen zehatzailearen aurka (11605/99 eta 11606/99 zenbakiko udal espedienteak). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"2.319 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako maiatzaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udal txit gorenak arrazoi bidezkoturik gabe seinale akustikoak erabiltzeagatik eta agente baten aginduak ez betetzeagatik eman zituen bi ebazpen zehatzailearen aurka (11605/99 eta 11606/99 zenbakiko udal espedienteak) Angel Lestado Bonafau jaunak jarri zuen 99-5098 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman dituen bi ebazpenaren aurka (hiri horretako Alkatetzak zehapenak ezartzeko 1999ko uztailaren 5ean eman dion eskuordetzaren bidez eman eta abuztuaren 20ko 104. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez argitaratu zena); ebazpen horiek bi isun jarri dituzten trafikoko bi arau-hauste egiteagatik, lehenengoa (11605/99 zenbakiko udal espedientea) arrazoi bidezkoturik gabe seinale akustikoak erabiltzeagatik, eta, bigarrena (11606/99 zenbakiko udal espedientea), polizia agente baten aginduak ez betetzeagatik (Marcelo Celayeta etorbidea eta Joaquín Beúnza kaleen artean), antolamendu juridikoa hautsiz. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta zehapenak deusezta daitezela erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta ez du aurkeztu aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketak eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Eta kasu honetan Udaltzaingoko funtzionarioak, interesatuak alegazioak aurkeztu ondoren, baina kontrako frogarik gabe, berretsi egin ditu bi salaketa horietan azaltzen diren termino guztiak (bereziki adierazten duenean behin eta berriz adierazi ziola NA-1717-AV matrikula duen ibilgailuaren gidariari eskuinera biratzeko, Joaquín Beúnza kaletik, Marcelo Celayeta etorbidea moztuta zegoelako txirrindularitzako lasterketa bategatik, eta azkenean horrek biratu zuela, baina une horretan agentea ohartu zen gidari hori aldarrika zihoala, nahiz eta ez ulertu, eta behin eta berriz klaxona jotzen zuelarik; orduan , keinu eta seinale akustikoen bidez gelditzeko agindu zion eta gidariak ez zuen kasurik egin), eta argi dago bi arau-hausteak benetan gertatu zirela.
Bigarrena.-Errekurtsogileak kontrakoa esan arren, erabat desberdinak diren bi arau-hauste dira, izaera desberdina dutenak, denboran zehar bata bestearen atzetik gertatu direnak, eta, garrantzitsuagoa dena, batek ez du derrigorrez bestea eragin eta beraz, abuztuaren 4ko 1.398/1993 Errege Dekretuaren 4.4. artikuluan ezarri dena baztertzen du (zehapenak ezartzeko eskumena gauzatzeko prozedurari buruzko erregelamendua), eta, horren arabera: "arau-hauste bat egitearen emaitza derrigorrez beste bat edo batzuk egitea denean, egin den arau-hauste larrienari dagokion zehapena baino ez da ezarriko".
Hirugarrena-Lehen arau-hausteari dagokionean, adierazi behar dugu Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluan arau-hauste arintzat jotzen direla "lege horren arauen aurka egin direnak baldin eta ez badira berariaz larri edo oso larritzat jotzen.", eta, kasu jakin honetan, lege horren 10.5. artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamenduaren 7.1. artikuluan (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) ezarri denarekin lotuta ulertu behar da, eta, horren arabera: "Debeku da perturbazio elektromagnetikoak eta zaratak egitea eta gas eta beste kutsagai batzuk botatzea.": ildo beretik, legearen 44.3. artikuluan eta Erregelamenduaren 110.1. artikuluan ezarri dena aipa daiteke, eta horien arabera seinale akustikoak arrazoirik gabe erabiltzea edo gehiegikeriaz erabiltzea erabat dago debekatuta.
Bestalde, adierazi behar da arau-hauste arin horiek egiteagatik gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Oraingoan arau-hausleari 10.000 pezetako isuna ezarri zaio, eta Auzitegi honen aburuz era egokian mailakatu da zenbateko hori. Horrenbestez, lehen gai honi dagokionean, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Laugarrena-Arau-hausteetatik bigarrenari dagokionean, 65.4. artikuluan, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...ibilgailuak axolagabekeriaz edo ausarkeriaz gidatzea, (...),", eta horrela sailkatu dira una horretan trafikoa zuzentzen dagoen zirkulazioko agente baten aginduak edo adierazpenak betetzen ez dituen gidariaren egintza edo omisioak; eta hori horrela da, lehenengo eta behin, beste seinale guztien gaineko lehentasuna duelako (semaforoak, marka, bideak, etab.), hau da, lege horren 54. artikuluan ezarri denagatik, baina baita, eta bereziki, deskribatu den arau-hauste horrek norberarentzat eta gainerako gidarientzat eragiten duen arrisku egoeragatik.
Hori esan ondoren, esan behar da hori guztia gora-behera, ez salaketa-orrian eta ez agenteak egin duen berrespen-idazkian ez dela ikusten axolagabekeriaz gidatu denik, edo interesatuak gainerako gidarientzat arriskurik eragin duenik, ez larririk eta ez arinik, eta beraz ez da frogatu egin den arau-haustearen larritasuna. Kontuan hartu behar da zehapenak ezartzerakoan arauak zehatz interpretatu behar direla eta ezin da analogiarik egin. Kasu bakoitza arauetan aurreikusi direnetan kokatu behar da. Beraz, arau-haustea arintzat jo behar da Legearen 65.3. artikuluan, bere 53. eta 54. artikuluekin lotuta dagoen ginoan, ezarri denaren arabera, eta bidezkoa da 10.000 pezetako isunaren munta jaistea, eta 67.1. artikuluan eta hurrengoetan ezarri dena aplikatzea. Beraz, bidezkoa da bigarren arau-hausteari dagokion errekurtsoa partzialki onestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Bidezkoa dela: a) Arestian adierazi den errekurtsoa ezestea, hau da, errekurritu diren bi ebazpenetatik lehenengoari dagokiona (11605/99 zenbakiko udal espedientea); egintza hori baieztatu behar dugu eta baieztatu dugu Zuzenbidearekin bat datorrelako; eta, b) Errekurtsoa zati batean onestea, hau da, errekurritu diren bi ebazpenetatik bigarrenari dagokiona (11606/99 zenbakiko udal espedientea), eta ebazpen hori zati batean deuseztatzea eta, horren ordez, zehapenaren munta 10.000 pezetakoa dela ezartzea, arau-hauste arina egin delako
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-20an emandako 1.406 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3152 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Antonio Elizondo Sánchez jaunak jarri du udal garabiak ibilgailua kentzeari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (4881 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"1.406 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako martxoaren hogeian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3152 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Antonio Elizondo Sánchez jaunak jarri du errekurtso hori, udal garabiak ibilgailua kentzeari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (4881 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. José Antonio Elizondo Sánchez jaunak, 1999ko ekainaren 16an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen udal garabiak ibilgailua kentzeari buruz Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (4881 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko ekainaren 22an eman eta 1999ko abuztuaren 19an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko ekainaren 22ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-03-10ean emandako 1.181 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-1041 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Antonio Elizondo Sánchez jaunak jarri du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (5842 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"1.181 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako martxoaren hamarrean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-1041 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Antonio Elizondo Sánchez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (5842 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. José Antonio Elizondo Sánchez jaunak, 1999ko otsailaren 22an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko Iruñeko Udal txit gorenak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (5842 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea maila partzialean garatu duen Erregelamendua 11. artikuluan ezarritako betekizunak dekretu horrek maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez jaso duen idazkuntza berriarekin. Horregatik, 1999ko martxoaren 9an eman eta urte eta hil bereko 15ean jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe zituen betekizunak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan lehen aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta ondore horretarako eman zen epea iraungo da eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko martxoaren 9ko probidentzian azaldutako hutsaldiak bete; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 98-02-06an emandako 466 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 97-2318 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Omar Cosgaya Martín jaunak jarri du Iruñeko Udal txit gorenaren Garabi Zerbitzuaren 1997ko urtarrilaren 27ko tasaren likidazioaren aurka eta Udal horrek udal garabiak ibilgailua kentzeagatik eta debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (1900/97 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"466 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna.
Mahaikideak: Juan Andrés Ciordia Segura jauna, Juan Luis Beltrán Aguirre jauna, María Asunción Erice Echegaray andrea, Carlos Arroyo Izarra jauna, Juan José Azcona Otano jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko otsailaren seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, Omar Cosgaya Martín jaunak Iruñeko Udal txit gorenaren Garabi Zerbitzuaren 1997ko urtarrilaren 27ko tasaren likidazioaren aurka eta Udal horrek udal garabiak ibilgailua kentzeagatik eta debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (1900/97 zenbakiko udal espedientea) jarri zuen gora jotzeko errekurtsoari, 2.318/97 zenbakia duena, dagokion espedientea aztertu du; egitatezko aurrekariak hauek izan dira,
Egitatezko aurrekariak:
1. Nafarroako Administrazio Auzitegian arestian adierazi diren udal egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jaso da; errekurtsoan horiek deuseztatzea edo indarrik gabe uztea eskatu da, jarri den idazkian adierazten diren arrazoiengatik.
2. Nafarroako toki erakundeen egintzen eta erabakien aurkapenari (urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretua) buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapituluan ezarri diren irizpideak betez burutu da gora jotzeko errekurtsoa; errekurtsoa jarri duen Udalak administrazioko espedientea igorri du.
Txostengilea: María Asunción Erice Echegaray andrea.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak igorri digun administrazio espedientea aztertu dugu eta toki erakunde horren zehapenaren aurka gora jotzeko aurkeztu den errekurtsoa irakurri dugu, eta ez dugu zehapena legezkontrakoa dela uste izateko bide emanen lukeen arau-urratzerik antzeman, ez Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrakorik (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua), ez hura garatzeko egin zen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren kontrakorik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua), ezta prozedurari buruzko beste ezein arauren kontrakorik ere.
Izan ere, salaketa egin duen agentearen txosten-espedientean azaltzen da errekurtsogilearen ibilgailua zamalanak egiteko tokian zegoela estazionatuta, jarduera hori egin gabe.
Trafikoa zaintzeaz arduratzen zen agintaritzaren agenteak egiten zuen salaketa egia dela uste izan behar da, eta salaketa horiek gertaeren fede ematen dute, kontrako frogarik egon ezean (BSLren 76. artikulua). Kasu honetan errekurtsogileak ez du kontrako frogarik ekarri. Salaketak baditu BSLren 75.3. artikuluan eskatzen diren elementuak.
Bigarrena.-Frogatu da adierazi den gertaera hori zehapena jaso dezakeen administrazioko urratzea dela, eta ezarri zen zehapena mailakatua da eta Zuzenbiderekin bat dator; halaber, ez da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak azaltzen dituen preskripzio edo iraungipen zioetatik edo deuseztatzeko edo indargabetzeko arrazoietatik bat ere agertzen, eta, beraz, gai honi dagokionean, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi behar dugu eta errekurritu den egintza horren baliagarritasun eta eragingarritasuna baieztatu behar dugu.
Hirugarrena.-Udal garabiak ibilgailua kentzeagatiko tasaren aurkako errekurtsoari dagokionean, ondokoa adierazi behar da:
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, Auzitegi honetan aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada.
Udalak igorri digun administrazioko espedientea aztertu ondoren, frogatu dugu ibilgailua kendu zen egunaren (1997ko urtarrilaren 27a) eta Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu arte (1997ko maiatzaren 7a) hil bat baino gehiago igaro dela, adierazi den legezko manuan ezarri den epe luzaezina igarota alegia.
Beraz, tasaren aurkako errekurtsoa ez da onartu behar, denboraz kanpo aurkeztu delako eta hori jartzeko epea iraungita dagoelako, eta hau guztia Nafarroako toki erakundeen egintzen eta erabakien aurkapenari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarri denarekin bat da.
Adierazi diren legezko manuak eta aplikagarriak diren gainerako
guztiak kontuan hartuta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du:
1. Trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruz ezarri den erreferentziako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi behar dela eta ezetsi dugula.
2. Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu udal garabiak ibilgailua kentzeagatiko tasaren aurka aurkeztu den errekurtsoa.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Javier Repáraz. Juan Andrés Ciordia. Juan Luis Beltrán. Mª Asunción Erice. Carlos Arroyo. Juan José Azcona. Ziurtatu du. María Carmen Lorente, Idazkaritzako bulegoburua."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-21ean emandako 182 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: semaforoa ez errepetitzeagatik ezarri den zehapenari buruz (27446/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka Carlos Cerdán Rodríguez jaunak jarri zuen 99-6331 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"182 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-6331 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Cerdán Rodríguez jaunak jarri du errekurtsoa, semaforoa ez errespetatzeagatik ezarri den zehapenari buruz (27446/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka.
Egitatezko aurrekariak:
1. Carlos Cerdán Rodríguez jaunak, 1999ko azaroaren 22ko idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du semaforoa ez errespetatzeagatik ezarri den zehapenari buruz (27446/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka.
2. Auzitegi honek 1999ko abenduaren 9an eman zuen eta urte eta hil horretako 10en jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.
3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Carlos Cerdán Rodríguez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, semaforoa ez errespetatzeagatik ezarri den zehapenari buruz (27446/99 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-27an emandako 348 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka Jorge Navarro Cobo jaunak aurkeztu duen gora jotzeko 99-6210 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (31516/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"348 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jorge Navarro Cobo jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (31516/98 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jarri da, idazburuan adierazi den zenbakia duen zehapen-espedientean instruitu dena, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri den isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka.
2. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.
3. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta epez kanpokoa izateagatik errekurtsoa ez onestea eskatu du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako Toki Erakundeen egintzak eta erabakiak aurkatzeko Erregelamendua onetsi baitzen, 22. artikuluan, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian, ondokoa xedatzen du: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatutakoan errekurtsoa jartzen denean".
Aztergai dugun kasuan, errekurritu den egintza agente jakinarazpearen bidez 1999ko urriaren 4an jakinarazi zitzaion, manuzko beharkizunak betez (jakinarazpena bere burua Emilio Navarro izenarekin identifikatu zuen pertsonak jaso zuen, anaiak alegia), eta gora jotzeko errekurtsoa hurrengo azaroaren 19an aurkeztu zen, argi eta garbi errekurtsoa jartzeko epea bukatuta zegoenean. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezin onar daitekeela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez da onartu behar eta ez da onartu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Iruñeko Alkatetzak nahitaezko ordainarazpenaren bidetik trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (31516/98 zenbakiko zehapen-espedientea).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-31n emandako 417 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 4an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka Lucas Larraza Iriarte jaunak aurkeztu duen gora jotzeko 99-5651 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (15638/95 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"417 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita hamaikan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5651 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Lucas Larraza Iriarte jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 4an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (15638/95 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jarri da, idazburuan adierazi den zenbakia duen zehapen-espedientean instruitu dena, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri den isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Halaber, Auzitegi honetan, isun horren aurkako errekurtsoa jarri zen (4.237/95 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa) eta ez zen onartu, 1998ko urriaren 30eko 6.550 zenbakiko ebazpenaren bidez, epez kanpo aurkeztu zelako.
2. Errekurtsogileak esan du zehapena iraungita dagoela eta aurkaratu den premiamendu-probidentzia deuseztatzeko eta indarrik gabe uzteko erregutu du.
3. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta bidezko deritzona alegatu ondoren, errekurtsoa ezestea eskatu du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Gora jotzeko errekurtso honen bitartez aurkatu den premiamendu-probidentzia isun baten ondorioz eman zen. Behinola isun horren aurkako errekurtsoa jarri zen eta Auzitegi honek ez zuen onartu, epez kanpo aurkeztu zelako, Aurrekarietan azaldu den bezala. Errekurtsogilearen iritziz, errekurtsoa ez onartzeak aurkatutako ebazpenaren irmotasuna ekarri du, eta irmotasun horrek, haren ustez, indarra izan behar du ondore guztietarako, baita iraungipen epea zenbatzeko ere -Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluak ezarritako urtebeteko epea-; Administrazio salatzaileak ez zuen epe horretan ezer egin isuna ordainarazteko, eta horregatik zehapena iraungitzat jo behar omen da, premiamendu-egintza deuseztatu eta errekurtsoa baietsi. Asmo hori aintzat hartu behar da ondoren azalduko ditugun arrazoiengatik.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluak ezarritako epea iragan ondoren jarritako gora jotzeko errekurtso hura epez kanpo aurkeztu zen eta onartezintzat jo behar zen, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluak agindu bezala. Baina gora jotzeko errekurtsoa epez kanpo aurkezteak berez ez dakar aurkatutako egintzaren edo erabakiaren irmotasunik. Irmotasuna da -Auzitegi Gorenaren Osoko Bilkuraren 1987ko irailaren 26ko Autoak dioenez- egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, egintza edo erabaki horren aurka errekurtso arruntik aurkezterik ez dagoenean ez administrazio bidean ez epai bidean, berrikuspenerako aparteko errekurtsoa izan ezik. Bada, Nafarroako toki erakundeen egintzen edo erabakien aurka egiteko bi bide daude, alegia, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jartzea edo Administrazioarekiko auzien jurisdikziora zuzen jotzea (arestian aipatutako 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua), eta administratuak bata zein bestea aukeratzen ahal du. Gorabidea, zentzuzkoa denez, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidearen menpe dago beti. Eta hori horrela da ez bakarrik NAAren ebazpenak jurisdikzio hartako organoetan aurkatzen ahal direlako (57/1994 Foru Dekretuaren 26.1. artikulua) baizik eta baita gora jotzeko errekurtsoa atzera bota behar delako interesaturen batek Administrazioarekiko auzietarako bidetik jo duela jakinez gero (aurrerago aipatu 57/1994 Foru Dekretuaren 22.e) artikulua). Esan nahi dugu, beraz, egintza baten aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez duela eragozten jurisdikziora jotzea egintza bera aurkatzeko, eta horregatik egintza ez dela irmoa harik eta Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa aurkezteko Jurisdikzioari buruzko Legearen 58. artikuluan ezarritako epea amaitu arte (bi hileko epea, egintza berariaz jakinarazten denean).
Hemen aztergai dugun kasuan, gora jotzeko errekurtsoa epez kanpo aurkezteaz gain, interesatuak ez zuen ebazpen zehatzailea judizio bidetik errekurritu eta horrenbestez zehapena irmo bihurtu zen. Urtebete baino gehiago iragan da irmo bihurtu zenetik eta Udalak aldi horretan ez du deus egin zehapena betearazi edo isuna kobratzeko. Horregatik, isuna iraungitzat jo behar dugu, eta errekurtsoa baietsirik, hemen aurkatu den premiamendu-egintza deuseztatu egin behar dugu.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, premiamendu-probidentzia baten aurkakoa; egintza hori deuseztatu dugu, premiamendu bidez kobratu nahi izan den zorra iraungita dagoelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-02-04an emandako 523 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 6an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka María Angela Imízcoz Beúnza andreak aurkeztu duen gora jotzeko 99-5641 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa (419/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"523 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako otsailaren lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5641 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Angela Imízcoz Beúnza andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 6an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (419/98 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ordaindu ez eta betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta errekurtsoa ez onestea eskatu du, hori jartzeko epea iraungita dagoelako.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Aurrenik aztertu beharra dago ea kasu honetan toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoaren bideari ekin ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizun guztiak bete diren; horrela ez bada ez dago arazoaren mamia aztertzerik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999ko Foru Dekretuak, zeinen bidez Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamenduaren II. kapituluaren idazkuntza berria onetsi baitzen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".
Aztergai dugun kasuan, premiamenduzko probidentzia bere helbidean jakinarazi zitzaion interesatuari, 1999ko irailaren 9an, eta gora jotzeko errekurtsoa urte horretako urriaren 27an aurkeztu zen, argi eta garbi errekurtsoa jartzeko epea bukatuta zegoenean. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezin onar daitekeela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez da onartu behar eta ez da onartu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafiko isun batek eragin duen zorra kobratzeko eman zen erreklamazioaren aurkakoa da.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-25ean emandako 280 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (27371/99 zenbakiko udal espedientea) Juan Jesús Santiago Navas jaunak jarri zuen 99-5457 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"280 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5457 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Jesús Santiago Navas jaunak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (27371/99 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri zen. Isuna ezarri zen ZEL aldean ibilgailua tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik gabe estazionatuta egoteagatik (Aralar kalea, 8) egin da, antolamendu juridikoa hautsita (27371/99 zenbakiko udal espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen. Txosten horretan, Auzitegi honek egunera arte salatu diren gertaerak frogatutzat jotzen dituzten ebazpenetan duen irizpideari jarraiki, uste du errekurtsoa zati batean onetsi behar dela eta arau-haustea arintzat kalifikatu behar dela, eta ez larritzat, eta, ondorioz, ezarri den zehapena murriztu behar dela eta 10.000 pezetara ekartzea.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute; errekurtsoegileak oso ondo adierazten duen bezala, egiazkotasun uste hori ezin da hedatu estazionamendu murriztua duten aldeetako zaintzaile edo jagoleengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, eta irizpide hori, besteak beste, Auzitegi Nagusiak 1991ko urriko 1eko (B. E. 7639/1991) eta 1993ko azaroaren 23ko (B. E. 8883/1993) (410/1. zenbakidun erreferentzia, Actualidad Jurídica Aranzadi), horretan baieztatu egiten delako adierazi diren epai horietan azaltzen den doktrina eta, zilegi bada, zaintzaile edo jagoleek egiten dituzten salaketei eman behar zaien frogatzeko balioari dagokionean, ondokoa ezarri duelako: "Ezin da onartu trafikoko zaintzaile batek era horretako arau-hauste bat benetakotzeko egiten duen salaketari balio guztia kentzea, eta gauza bera esaten ahal da horrelako baten lekukoa den edozein norbanakok egiten duen salaketari dagokionean. Oro har, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan ezarri da gaiari buruzko zehapenak hala ofizioz nola trafikoaren zaintzaren zerbitzuaren ardura duten agenteek aginduta egiten ahal direla, edota gertaerak zuzen ezagutzen dituen beste edonork. Ezagutza hori duen pertsonaren salaketa beti izango da kontuan hartu beharreko froga eta hori egiatasuna emateko izaten ahal diren gainerako inguruabarrekin erkatuko da eta gertaera hori zehatu behar duen administrazioko organoak zuhurtziarakotasunez erabiltzeko elementua izanen da -baina zentzuz aintzat hartzekoa-, (...). Baina, hori gora-behera, oker dago egiatasun ustezkotasun horrek daraman froga horretan ezartzea zehapenaren erabakia osorik -horren 76. artikuluaren arabera arestian aipatu diren agintaritzako agenteei esleitu zaiena-, eta balorazioari ekiteko gainerako elementu guztiak bazter uztea salatzaileak ez duenean baldintza hori betetzen". Aztergai dugun kasu honetan erraza da antzematea pertsona salatuak egozten zaion arau-haustea benetan gertatu dela ukatu duela, bereziki estazionamendu murriztua duten aldeetako zaintzaile edo jagolearen salaketaren bidez, hau da, agintaritzako agentea ez den pertsona baten salaketaren bidez; halaber, argi dago frogatzeko beste elementurik gabe, espedientea zehapena ezarrita bukatzen dela, hau da, 1990eko martxoaren 2ko Legegintzako E.D.ren 76. artikuluan agintaritzako agenteen salaketei egozten zaien ustezko egiatasun horretan oinarrituta eta horrela zehapena ezartzeko erabili den irizpideak ez du legezko oinarririk, 76. artikulua gaizki aplikatzean oinarritzen delako; horrelako kasuetan Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan ezartzen den errugabetasun ustezkotasuna hausten da. Beraz, aztergai dugun kasu honetan, aldi berean Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak 1998ko abenduaren 18an eman duen epaian bildu direnen ildotik doana (382/7. zenbakidun erreferentzia, Actualidad Jurídica Aranzadi) ez dago inolako frogarik egin den arau-hausteari dagokionean. Errekurtsogileak erabat ukatzen ditu eta ez ditu onartzen salaketan azaltzen diren gertaerak eta, horri aurre egiteko, Udalak salaketa arrazoitzeko kargu-froga egokiak biltzeko ahalegina behar zuen egin eta ez duelako horrela jokatu argi eta garbi hautsi du Konstituzioko oinarria den errugabetasun ustezkotasuna (Konstituzioaren 24. artikulua). Beraz, errekurtsoa baietsi behar da.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela arestian aipatu den gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri zena (27.371/99 zenbakiko zehapen-espedientea); beraz, ebazpen hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-27an emandako 312 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17846/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri zuen 99-5358 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"312 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5358 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17846/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Egitatezko aurrekariak:
1. Alfredo Rodríguez Calvo jaunak, Auzitegi honetan 1999ko urriaren 13ko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17846/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
2. Auzitegi honek 1999ko azaroaren 8an eman zuen eta urte eta hil horretako 9an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.
3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Alfredo Rodríguez Calvo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (17846/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-27an emandako 311 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (15375/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri zuen 99-5357 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"311 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, 99-5357 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (15375/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Egitatezko aurrekariak:
1. Alfredo Rodríguez Calvo jaunak, Auzitegi honetan 1999ko urriaren 13ko sarrera duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (15375/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkate-Udalburu jaun txit argiak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
2. Auzitegi honek 1999ko azaroaren 8an eman zuen eta urte eta hil horretako 9an jakinarazi zen probidentziaren bidez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazkuntza berrian, bere 12.2. artikuluan xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari errekurtsoa eta berarekin batera aurkeztu ziren agiriak igorri zitzaizkion, eta hilabeteko epea eman zitzaion txostena edo alegazioen idazkia eta bere ebazpena justifikatzeko egokitzat jotzen zituen agiriak aurkez zitzan.
3. Iruñeko Udalak, tramitea betez, txostena eman zuen; txostenean, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gorago aipatu dugun Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Alfredo Rodríguez Calvo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzeko (15375/98 zenbakiko udal espedientea) Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko martxoaren 1ean eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 00-01-31n emandako 385 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5356 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Casimiro Rodríguez jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko otsailaren 1ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka; probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"385 zenbakiko ebazpena.
Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita hamaikan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5356 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Casimiro Rodríguez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez eskatuz Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1999ko otsailaren 1ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (22257/98 zenbakiko udal espedientea). Probidentzia hori Udal horretako biltzaile exekutiboaren ediktuaren bidez jakinarazi zen eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ordaindu ez eta betearazpidez eskatuz Iruñeko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (22257/98 zenbakiko udal espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, premiamendu-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.
2. Auzitegi honetako buruaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zitzaion aipatu Udalari, azken horrek administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako ebazpena justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Erreferentziako korporazioak bi betebehar horiek bete zituen.
3. Otsailaren 12ko 1.474/99 zenbakiko ebazpenaren bidez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen, zehapen prozeduraren barruko tramitea baino ez zelako eta, tramiteak, ordea, 22.257/98 zenbakiko zehapen-espedientearen jatorria den salaketaren aurka formulatu den 4.017/98 gora jotzeko errekurtsoa ezin da aurkatu Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan (Jurisdikzioari buruzko Legearen 37.1. artikulua) eta ez, arrazoi beragatik, Auzitegi honetan ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua).
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Errekurtso honetan planteatu den arazoa premiamenduzko prozedura baten betearazi den udal jarduketa bat legezkoa den zehaztean datza.
Hain zuzen ere, bai Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta bai antzeko hitzak erabiliz Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarri dira premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f) premiamenduzko probidentziarik egin ez izana.
Bigarrena.-Espedientea aztertuta zera ikusi ahal izan dugu: ez dela gertatu Zergei buruzko Lege Orokorreko eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bat bera ere. Zehatzago, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako, zehapen-ebazpena era egokian jakianarazi zitzaiolako azaroaren 30eko 143/98 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Iruñeko Udalaren ediktuen oholtzan jarriz, salaketa jakinarazi zitzaionean berak eman zuen helbidean jakinarazpena egiteko bi ahalegin egin ondoren, 1999ko abuztuaren 27an eta irailaren 7an, bietan banaketa egiteko ordutegian (Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluak). Beraz, zehapena irmo eta onartutakoa izan zen, behar zen garaian eta moduan ez baitzen haren kontrako errekurtsorik aurkeztu; hori dela eta, hartatik ondorioztatzen diren eragin guztiak sorraraziko ditu. Bestalde, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, orain errekurritu den premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen jakinarazi ere (BSLren 81.2. artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamenduzko probidentziaren aurkakoa da (22.257/98 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Iragarkiaren kodea: A00
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
