112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea

Udalbatzako alkate udalburuak, 2000ko abuztuaren 2an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea katastroko 20. lurzatiari dagokion xehetasun azterlanaren aldaketa, Jesús Beperet Garasa jaunak sustatua. Lurzatia Zizur Txikian dago eta Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioek hiri lurzorutzat hartzen dute. Orobat erabaki zuen jendaurrean paratzea 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Epe horretan interesatuek hura aztertzen ahalko dute Gazolazko udal bulegoetan, eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Gazolatzen, bi milako abuztuaren bian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0007469